HELDUEN HITZA

Formación Permanente de Mayores

ELKARTEAREN ESTATUTUAK

LEHENENGO ATALA

IZENDAPENA

1 artikulua.- AS/G/ 10437/ 2003 erregistro zenbakiarekin 2003ko maiatzaren 5ean erregistratutako Donostiako (Gipuzkoa) HELDUEN HITZA-LA VOZ DE LOS MAYORES ELKARTEAren Estatutu hauek aldatu egin dira Euskadiko Elkarteen ekainaren 22ko 7 / 2007 legeak adierazten duenari eta Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 9. eta 10.13. artikuluetan adierazten denaren arabera, otsailaren 12ko 3/1988 Elkarteen Legeak agintzen duenari helduta.

Aipatutako Elkartea honako hauek arautuko dute: Elkarteen Legearen aginduek, Estatutu hauek –baldin eta Legeak adierazten duenaren kontrakoa adierazten ez badute–, bere gobernu organoek baliotasunez onartutako hitzarmenek –baldin eta ez badira Legeak eta/edo estatutuek adierazten dutenaren kontrakoak–, eta Eusko Jaurlaritzak onartzen dituen arauzko xedapenek, baina horiek izaera osagarria baino ez dute.

PROPOSATZEN DIREN HELBURUAK

2 artikulua.- Elkarte honen helburuak dira pertsona adindunen gaitasun orokorrak, bai norberarenak bai taldearenak, garatzeko ekimenei ekitea eta burutzea, betiere pertsona horien bazterketa saihestuz eta parte-hartzea bultzatuz, eta orobat lortzea gizartean betetzen duten paperaren balioa handitzea.

Estatutuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan Zuzendaritza Batzordearekin.

AGENDA

API MAI/12 EKA
L M X J V S D
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

ARGAZKIAK