HITZALDIA ERNEST LLUCH K.E.an; -Juan Carlos Jiménez de Aberásturi; -"Askatasunerako bidea. Comète ihes-sarea eta euskal muga II. Munduko Gerran, 1941-1944".

2020-02-12 10:00 -12:00

Juan Carlos Jiménez de Aberásturi

Nafarroako Unibertsitateaz Historian Lizentziatua eta Parisko Sorbonne. Euskal Herriko Unibertsitatean Doktoradutza “De la derrota a la esperanza: Políticas vascas durante la II Guerra Mundial (1937-1947) Porrotetik itxaropenera: euskal politikak II Munduko Gerran” izendatutako tesiarekin 1998an.

Gerra Zibila eta herbesteratzearen iturri dokumentalen bilaketa eta ikerketarako kolaboratu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila eta erdiko Gobernuaren Kultura Ministerioarekin.

Eusko Ikaskuntzaren Partaidea da, instituzio honetan 1977an Historia Garaikidearen Dokumentazio Zentrua sortu zuen, bere Zuzendaria izanik zenbait urtetan, eta baita ere atal honek argitaratutako VASCONIA aldizkariarena.

Gerra Zibila eta Euskal Herria  II Gerra Mundialaren sasoaian frankismoari buruzko zenbait liburu eta kolaborazioak argitaratu ditu:

-Gerra Zibila Euskadin. Bartzelona 1978;

-(1936-1937) Frantziako Artxibo Militarretatik Euskadiko Gerra Zibila ikasketarako Dokumentuen Bilduma.  Archives de1939; Armée de Terre. Château de Vincennes. Paris. Donostia, 1987;

-1947ko maiatzaren 1ºko Greba Orokorra. (Artikuluak eta dokumentuak. Donostia 2991;

- Euskaldunak II Gerra Mundialean: Eusko Kontseilu Nazionala Londresen (1940-1944). (Dokumentuen bilduma), Donostia, 1991;

-Euskaldunak Bigarren Gerra Mundialean, “Comète” sarea Euskal Herrian (1941-1944) Donostia, 1996;

-Gerra zibiletik gerra hotzara. 1939-1947. Euskal Herriko historia garaikideren kronologia. Donostia 2001;

-Atzerriaren zerbitzura. Euskal Informatze Zerbitzua gerra zibiletik II Munduko Gerrara. Madrid, 2009;

Beste historiagileekin talde batean eta Jose Luis de la Granja eta Santi de Pablo katedradunen zuzendaritzapean argitaratu zuten oinarrizkoa den “ (1936-1939) Euskal Herriko Gerra Zibilari buruzko dokumentuen iturrien gida”

Bere bizitza profesionalaren parte haundiena 80ko hamarkadatik 2010ean jubilatu den arte, Errenteriako Udalean Artxibo, biblioteka eta argitalpen Zerbitzuaren Buru. Oarso aldizkaria zuzendu zuen eta 1987 Bilduma aldizkaria sortu zuen.

 1999 urtetik “Comète” ihes-sarearen oroitzapenezko zeharbideak antolatzen ditu, non urte bakoitzean iraileko bi egunetan, nazioarteko partaidekin,  berregiten dituzten Alemanian eta okupatutako Frantzian bere erasoetan, lurrera botatako hegazkinlari aliatuak ateratzeko erabiltzen zituzten ibilbideak.

 

 

Lugar: ERNEST LLUCH Kultur Etxea

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información