ELKARTEKO EKINTZA GUZTIAK BERTAN BEHERA

2020-03-18 10:00 -12:00

Loreto Aramendi

Donostiako  Koruko Santa Maria Basilikaren Cavaillé Coll (1863) organuaren organujole titularra eta nazioarteko kontzertujolea.

Nazioarteko musikaldi askotan errezitalak eman ditu bai EEBBetan, Japon, Argentina, Kanada, eta Errusian, eta baita ere europear herrialdetan:

Tokyoko Ópera City Hall, Madrilgo Auditorio Nazionala (Bach-Vermut), Parisko Notre Dame, Reykjavik-eko Hallgrimskikja, New York-eko Saint Patricks Cathedral, Moskuko Katedrala, Westminster Katedrala edo Norvegiako Stavanger Auditorium-ean besteren artean. 

Bi CD bikoitza argitaratu du, Koruko Santa Mariako Cavallé-Coll organuaz grabatuta eta Rouen-go Saint Ouen Abadiako Cavaillé-Coll haundiaz Louis Robilliard-en transkripzioekin. Datozen hiletan bere CD bikoitza berri aurkeztuko ditu, europear barroka musikaz,  Salamancako katedralean grabatuta eta Mallorcako Bosch de Santany organu ezagunaz.

Lyon-en Jean Boyer eta Louis Robilliard lan egin du, Goi Zikloa bukaeran organoz lehen saria lortuz eta Goi Ikasketen Diploma Nazionala.

Parisko Lurraldeko Conservatoire Nationalean bost urtez Nöelle Spieth-ekin hobetu zuen, Klabez Goi Ziklon bukaeran Lehen saria lortuz eta Diploma Musika Ikasketa Orokorretan.

Urte batzuetan Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin lan egin du. Bakarlari bezala eta zenbait tandetan organujole, pianojole eta klabejole bezala kontzertuak ematen ditu era eta estilo guztiak aurkituz bere errepertorioan.

Euskal Herriko Unibertsitatez Psikologiaz Lizentziatua da.

Orain Donostiako Francisco Escudero Lanbide Kontserbatorioan Irakaslea da.

Organogintza munduan interesatua arlo horretan sartzen da ekinez parte hartzen konponketa eta berreketa zenbait proiektutan.

Datozen bere konpromezuak EEBBak, Japon, Errusia, Finlandia, Italia, Frantzia, Luxenburgo, Israel, Suitza, Alemania eta Espainian kontzertoak sartzen dira besteren artean.

www.loretoaramendi.com

Lugar: Casa Cultura Okendo

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información