HITZALDIAK EUSKARAZ deituriko jarduera 2011.urtean, azken hiruhilekoan jarri ziren abian, helburu bikoitzarekin: prestakuntza eta euskararen erabilera indartzea. Garai hartan hilaren 2.ostegunean egiten zen.
Gaur egun, lehen bezala hilabetean behin, ostegunez, izango dira hitzaldiak. Lugaritz Kultur Etxean. Esan beharra dago 2017/18 ikastaroan , hogei pertsona baino gehiago parte hartzen duela hitzaldietan.
Bestalde, irteerak eta bisitak izango dira interes bereziko lekuetara: museoak, proiektuak, enpresak, instituzioak...
Jarduera hauek aukera emango digute inguruko kultura, ekonomia eta bestelako proiektu sozialen berri jaso eta bertako partaide izateko, gu geu ere eragile bihurtuta.
Arduraduna : Txema Ormazabal