Harkaitz Cano: “Zinea eta Literatura: Akordeak eta diskordantziak” (Topalekua)

2018-01-16 10:00 -12:00

Harkaitz Cano Lasarte-Orian jaio zen 1975ean. Zuzenbidean lizentziatu zen arren, inoiz ez du jardun lanbide horretan. Umetatik erakutsi zuen literaturarekiko zaletasuna eta hori dela eta, idazketa izan du bizibide, ia genero guztietan aritu izan delarik: poesian, eleberrian, ipuingintzan, saiakeran, antzerkian, komikian... bai eta zenbait generoren bidegurutzeetan ere. Beste obra batzuen artean, honako hauek argitaratu ditu: Twist eleberria (2012), Norbait dabil sute-eskaileran poesia-bilduma, Itsasoa etxe barruan umeentzako literaturan edota  Neguko zirkua kontaketa sailean. Haur-literaturarako obrak nahiz komikitarako gidoiak ere egin izan ditu, hainbat arlotako musikari eta artistekin elkarlanean arituz. Bere lana dozena bat hizkuntzatara itzuli izan da.

Lugar: Topalekua

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información