HITZALDIA INTERNET-en ZOOM eta YouTuberen bidez: -"Emakumeen Europa"; - María Eugenia Rodríguez Palop, María Silvestre, Daniel Innerarity

2020-05-21 18:00 -20:00

Krisi honen lehen hilabeteetan, emakumeen papera hainbat zentzutan nabarmendu da. Zaintzako lanbideen feminizazioa eztabaidatu nahi dugu, baita konfinamenduak lanbide horietan dituen ondorioak eta hilkortasun txikiagoa izatea ere. Krisi honek nolabait aldatuko al du emakumeek gizartean duten posizioa eta kausa feminista?

María Eugenia Rodríguez Palop: Legelari espainiarra, Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea Carlos III Unibertsitatean, Giza Eskubideetan espezializatua. EBko Emakumeen Eskubideen eta Genero Berdintasunaren Batzordeko eurodiputatua eta presidenteordea.

Maria Silvestre: Soziologoa eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktorea. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari ohia. "Deusto valores Sociales" ikerketa-taldea zuzentzen du. Talde horrek Espainia ordezkatzen du Balioen Europako Inkestan.

Daniel Innerarity: Gobernantza Demokratikoaren Institutuko (Globernance) zuzendaria. Filosofia Politikoko katedraduna, "Ikerbasque" ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean.

Saioen dinamika
Aurrez aurreko jarduera guztiak bertan behera geratu direnez koronabirusaren ondorioz, oraingo honetan egoera berrietara egokitu eta on line formatuan burutuko ditugu, denbora errealean.

Plataformak jendearen parte-hartzea ahalbidetuko du. Zuzenean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena. Museoko youtubeko kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da, baita San Telmo Museoaren webgunean eta Globernance-n ere, izena eman beharrik gabe, baina kasu honetan ezin izango da zuzenean parte hartu.

Izena emateko aukera jadanik irekita dago, honako estekan

Europar Elkarrizketak zikloko beste saioak
European Dialogues zikloa, San Telmo Museoak eta Globernancek antolatua, Europak dituen erronken inguruan hausnartzeko jaio zen. Aurten coronavirusak eragindako krisia aztertuko dute hiru ikuspegi ezberdinetatik:

Maiatzaren 7an. La Europa de la gente; Alberto Alemanno, Daniel Innerarity
Maiatzaren 14a. La Europa de la Ciencia; Cristina Garmendia, Mikel Mancisidor, Juanjo Álvarez
 
Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Globernance

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información