Iñaki Olaizola Eizagirre antropologoa: “Hileta erritualak Euskal Herrian” (Topaleku)

2018-03-13 10:00 -12:00

Olaizola itsas ingeniaria eta antropologoa da. Erretiroa hartu ondoren hurbildu zen antropologiara, eta heriotzaren inguruan jarri zuen begirada eta bere ikerkuntzaren lupa. Dituen ezagupen antropologikoetatik abiatuta, Olaizola hiltzeko modu mota ezberdinetan espezializatu da. Eskubideak eta Duintasuna Bizitzaren Amaieran elkarteko kidea da, hainbat hitzaldi eman ditu EHUan, Osakidetzako zentro medikoetan eta zenbait elkartetan. Horrez gain, hainbat liburu ere argitaratu ditu gai nagusitzat borondatezko heriotza dutenak (eutanasia, sedazioa, lagundutako suizidioa) edota gai hauei buruzkoak:  heriotza, hileta errituala eta lutoa Euskal Herrian. Makina bat hitzaldi eman ditu borondatezko heriotzari buruzkoak edota bizi-testamentuari buruz, bai esparru pribatuan nahiz osasun-sistema barruan. Eusko Parlamentuko aholkulari izan da Bizitzaren amaierako prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruzko Legea egiterakoan.

Lugar: Topalekua

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información