HITZALDIA TOPALEKUAn: Ion Arrieta Alberdi, "Euskaldunen kaparetasun unibertsala"

2018-05-02 10:00 -12:00

 Jon Arrieta Alberdi (Eibar, 1952)  Historialari, Legelari eta Unibertsitateko Katedraduna da, Espainiako XVII, XVIII eta XIX mendetako Historian eta Foru Instituzioetan espezializatua.

Historialari, legelaria eta unibertsitari katedratikoa da, Espainiako  XVII, XVIII eta XIX mendetako historian eta foru instituzioetan espezializatua.

Biografía

Zaragozako unibertsitatean  Historian Lizentziatua eta ondoren Zuzenbidean Bartzelonakoan, non doktoretu zen.

Zuzenbidearen historiaren irakaslea Bartzelonako zein Euskal Herriko Unibertsitateetan izan da bertan katedratikoa izanik eta lan eginez.

XVII, XVIII eta XIX mendetako historia modernoan eta sasoiko lege-politiko instituzioetan espezializatua dago, bereziki Euskal Herriko eta Nafarroako foru lurraldetakoetan. 

Baita ere espainiar egituraren bateratzaile eta sakabanatzaile erlazioen arteko garapena eta tentsioak ikertu ditu.

Bere lehengo liburua 1994ean argitaratu zuen  "El Consejo Supremo de la Corona de Aragón (1494-1707)", zazpi urte aurretik aurkeztutako Aragoitar Kontseiluari buruzko bere doktoretza tesiaren egokitzapena izanik.

Espezializatutako aldizkarietan artikulu asko idatzi ditu, Eusko Ikasketen Nazioarteko Aldizkarian, lege aldizkarietan ("Anuario de Historia del Derecho Español", eta historia modernoaren aldizkarietan, "Initium: Revista catalana d'historia del dret", ...)

"Forms of union: the British and Spanish monarchies in the seventeenth and eighteenth centuries", ikerketaren partaidea da,  John Huxtable Elliot ingeles historialari eta hispanistarekin (Eusko Ikaskuntza, Donostia, 2009). 

Euskal Herriko Unibertsitateko Ernest Lluch Mintegiaren "Conciliar la diversidad: pasado y presente de la vertebración en España: VII y VIII" liburuaren argitalpenaren koordinatzailea izan da. 

Bere argitalpen berriena "Etengabeko sinismen eta leialtasun nagusien (Bizkaiko) Harmarria", non sarrera eta oharketa testoei buruzko ikerketa zabala egiten den. (Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua, 2015).

 

 

 

 

Lugar: Topalekua

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información