Koldo Aulestia: “Alzheimerrarekin bizi izatea” (Okendo Kultura Etxea)

2018-03-13 10:00 -12:00

Koldo Aulestia AFAGIko lehendakaria da 2003. urteaz geroztik. AFAGI, Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea da, eta bere helburua Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen eta beraien senitartekoen bizitza kalitatearen defentsa da.

AFAGI 1991.urtean jaio zen goiburu honekin; “Alzheimerraren aurrean ez zaude bakarrik”; goiburu horrek lan filosofia oso bat gordetzen du bere baitan.

Alzheimerraren aurkako borrokan duen konpromisoan, Koldo Aulestiak bere bizkar gainean ardurak hartzen jarraitu izan du: Euskadiko Alzheimerraren Federazioko lehendakari edota Espainiako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen Elkarteen  Konfederazioko lehendakari (CEAFA) 3 urtez, 2013tik 2016ra bitarte. 2014. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki zuen 2014ko Boluntariotza Saria ematea.

Bere konpromisoa irmoa izaten jarraitzen du, ikus daitekeen bezala esaldi honetan: “Alzheimerrak nik gehien maite izan ditudan -eta maitatzen jarraitzen dut- bi pertsona kendu dizkit; nik borrokatuko dut Alzheimerrari ahal dudan guztia kentzen”.

Lugar: Casa Cultura Okendo

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información