Nicanor Ursúa: Ikuspegi futuristak: Praktikotasunez pentsatzea eta jokatzea gaur egun etorkizun desiragarri bat izateko” I (Okendo Kultura Etxea)

2018-02-06 10:00 -12:00

Nicanor Ursúa, UPV-EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Filosofia Departamentuko katedraduna eta mintegiburu, Etayon (Nafarroa) jaio zen 1948. urtean. Doktoretzako ikasketak Madrilgo Unibertsitate Complutensean eta Municheko Unibertsitatean egin zituen. Hainbat liburu eta hamaika artikulu idatzi ditu eta parte hartu izan du makina bat kongresutan eta jarduera zientifikotan. Nabarmendu beharra dago egin duen lana zuzendari moduan bai  Nazioarteko Harremanetarako baita ondorengo izen honekin ezagutzen den Europar Master honena ere “Society-Science & Technology and Innovation Management”. Horrez gain, Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkariaren zuzendariorde ere izendatu zuten (RIEV).

Lugar: Casa Cultura Okendo

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información