AIETE-LASARTE, GALARRETATIK.

2022-07-11 08:45 -13:30

Hurrengo irteera: Aiete - Lasarte, Galarretatik

Eguna: uztailaren 11, astelehena.

Luzera: 9'5 km

Topagunea: Topalekua (Aiete) 8'45ean.
Bertaratzeko, Bulebarretik 8 '25ean ateratzen den Bus 31 har genezake. Autobus honen beste geltokiak hauek dira: Urnieta 6, Larramendi... Beste aukera bat izango litzateke Bus 19a hartzea; hau, Peñaflorida 6 kaletik 8'30ean ateratzen da eta hurrengo geltokiak Urbieta 6, Larramendi... ditu.

Ibilbidea: Topalekutik abiatu eta Oriamendi pasealekutik aurrera Galarreta frontoia pasa eta Santa Barbara mendi ingurutik Lasartera iritsiko gara.
Hamaiketakoa egin ondoren itzulerako bidea hartuko dugu.

Ondo segi.

---------------------------------------------------

Hemen dituzue gaurko, uztailak 11, irteeraren xehetasunak.

Topalekutik 9etan abiatu gara Galarretarantz eta han genituen zain Marijo, Arantxa eta Ana; bide batez, geldiunea komuneko buelta egiteko baliatu dugu.
Berriro martxan Saretxo aldera. Ibilbideko puntu gorenera heldu eta gero, gelditzen zitzaigun zatia erraza eta guztiz atsegina egin zaigu. Santa Barbara utzi eta Elutxeta sagardotegitik aurrera Urnieta eta Lasarte elkartzen dituen errepidera heldu gara.
Ilaran, bide bazterretik eta Joxe aurre aldean zapi gorriarekin, Tren Txiki bidegorrira zuzendu ditugu gure pausoak.
Tenperaturak gora egin du, uda mina datorkigu, baina zuhaitzen gerizpea tartekatuz umore onean, di-da batean Lasarten geunden.
Arrieskalleta elkartean merezitako hamaiketakoa egin ondoren, itzulerako bidea hartu dugu.
23 partaide eta 11km eginak.
Aitzakiarik ez, denok gustura.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información