IBILALDIA: BUENABISTA(Igeldo)-IGARA.

2023-01-30 08:25 -14:00

Eguna: urtarrilaren 30a, astelehena

Topagunea: Okendo kalea 18, Bus 16 geltokia.

Ordua: 8'25ean eta Bus irteera 8'35ean. Antigua auzoan 8'45ean Ondarretatik pasatzen da.

Luzera: 10 '5 km

Ibilbidea: Buenavistara 8'55ean helduko gara. Txubillo mendiaren iparraldeko hegala hartu, itsasoa eta Getariako Arratoia ikusiz, kanpinera iritsiko gara. Ibilbide zati hau malda suabe bat du baina, hasiera denez inongo zailtasunik gabe gaindituko dugu.
Kanpinetik Murgil bide aldera autobideraino dena beherantz.
Igeldoko igelaren putzutik pasata Igara auzora iritsi eta Erribera tabernan hamaiketakoa hartu ondoren etxera.
Amaituta.
Ondo segi

-----------------------------------------

Gaurko, urtarrilak 30, irteeraren xehetasunak.

Elkartu garenean 4° genituen. Gure Lourdesek ozta-ozta hartu du Igeldoko autobusa. Errenderiatik baitator eta atzerapenarekin zetorren baina lortu du eta gustura.
Leku-Ederrera iritsi bezain pronto Txubillo mendiaren ipar hegalatik, itsasoa ikusiz, kanpinera heldu gara.. Pare bat malda igo behar izan ditugu martxa geldotuz baina sasoiko gaude eta erraz egin dugu aurre.
Murgil bidetik, maldan behera, autobideraino Igeldoko Zuhaitz igelaren putzutik pasata (ez dugu igelik ikusi) Igarara allegatu arte.
Igela jatetxean primerako hamaiketakoa hartu, berriketa egin... eta honaino 10 km
Ondoren, etxe aldera. Batzuk bertan hartu dute Busa, beste batzuk Tolosa etorbidean ( beste 2 km) eta bada etxeraino oinez joan dena.

Partaideak: 38 lagun
Luzera: 12 km
Ondo segi

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información