ERROTABURU-USURBIL SANTUENEATIK.

2022-08-01 09:00 -13:30

Hurrengo irteera: Errotaburu ( Lugaritz) - Usurbil

Eguna: Abuztuaren 1a, astelehena.

Luzera: 9'3 km

Ordua: 9etan

Topalekura: Lugaritz pasealekua, Plaza America botikan.
Bertara heltzeko Topoa edo Errotaburutik pasatzen den edozein autobus har genezake.

Ibilbidea: Añorgara daraman bidegorritik ekingo diogu eta Errekaldetik aurrera Urbilera helduko gara; hemen, komunera joateko geldiune bat egingo dugu.
Jarraian Zubietatik Santuenea auzora.
Hamaiketakoa Usurbilgo Atxega Jauregian hartuko dugu.
Itzulera Kostaldeko trenean edo autobusean egingo dugu.

Ondo segi.

--------------------------------------------------

Hemen dituzue gaurko, abuztuak 1, irteeraren xehetasunak.

Egun lainotua eta sargoria izan dugu. 9'15 ean abiatu gara Añorga aldera. Añorga Txikin bide zidor bat hartuta parke txiki bat gurutzatu dugu, askorentzat ezezaguna. Errekaldera lehengoko bidetik, berriro ireki baitute, joan gara eta egia esan, errepide ondokoa baino atseginagoa da.
Urbilen ohikoa den komuneko joan-etorria egin ondoren martxan jarri gara Zubieta aldera. Barrenetxea baserritik eta Iruin sagardotegitik pasata Santuenea auzora heldu gara. Di-da batean Atxega Jauregian geunden prest hamaiketakoa hartzeko.
Iritsi garenerako dena pronto genuen, tortilla eta txorizoa. Bukatu dugunean, trena hartu dugu etxera itzultzeko.
Hau izan da gaurkoa.
Partaideak: 24 lagun.
Luzera: 12 km
Ondo izan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información