HENDAIA-DOMINIO ABADÍA-HENDAIA.

2022-06-27 08:35 -14:15

 

Hurrengo irteera: Hendaia - Abadiako Jabetza - Hendaia.

Eguna: ekainaren 27a, astelehena.

Topalekura: Amara geltokia (Easo).

Ordua: 8'35ean eta tren irteera 8'45ean

Luzera: 10 km Hendaiako Topo geltokiraino autobusez egiten dutenentzat; aldiz, 5 km gehiago oinez Topora gerturatzen direnentzat.

Ibilbidea: geltokitik Txingudi badiara abiatuko gara hondartzako pasealekutik jarraitzeko eta Erlaitzen bidea hartuta Abadiaren Jabetzan sartuko gara.
Abadiaren Jabetzan labarrak, basoak eta itsasoa izango dira jaun eta jabe, eta bertatik "bizkiak" ikus ahal izango ditugu.
Hasiera Larretxea baserrian ( interpretazio zentroa) emango diogu eta bidea jarraituz Nekatoenea baserriraino helduko gara, non eta gaztelua ikus daitekeen. Ibilbide honetan Loia badia, Santa Ana, bunkerrak... ikusteko plazerra izango dugu.

Itzulera Topoz egingo dugu.

Oharra: hamaiketakoa norberak eraman beharko du.
Adio eta ondo izan.

----------------------------------------------------------- 

 Eguraldia hobetuko zela esperantzarekin atera gara eta Hedaiako geltokira iritsi garenean Marijo eta Puri aurrean jarrita Txingudi badiako pasabidetik eraman gaituzte. Segidan, Kasinoren parean, kale batzuetan sartu eta Abadiako Eremuko aparkalekuan geunden.
Gidari lanetan Maria Jose Arkauz gehitu zaigu, inguruko bera ezagutzaz baliatuz, zenbait argibide jaso ditugu.
Tarteka zaparradak bota ditu baina dudarik gabe, merezi izan du. Bidezidorrak, lokatza, basoa, gaztelua bere handitasunean, itsasoa, bunkerrak, Loia hondartza, Bizkiak... Paraje zaindua, paseorako prestatua eta era berean lanaredia bere kasa utzita.
Aparkalekura itzuli gara eta gehienak autobusa hartu dute. Beste 7 lagunek oinez egin dute itzulera. Batzuk 10 km eta besteek 15 km egin ditugu.
Gaurkoan 21 lagunek parte hartu dugu.
Errepikatzekotan gelditu gara. Ibilbide berria eta ederra.
Ondo ibili.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información