Ibilaldia Donostia-Lasarte Zubietatik

2021-11-08 09:00 -13:30

Hurrengo irteera Donostia - Zubieta - Lasarte.

Eguna : Azaroaren 8a, astelehena.
Topagunea : Gipuzkoa Plaza, Foru Aldundiaren parean.
Ordua :9etan.
Luzera : 12'4km.

Ibilbidea : Kontxa pasealekutik barrena Tolosa etorbidea, Añorga, Errekalde eta Urbilen geldiune bat egingo dugu komuneko buelta egin ahal izateko. Segidan, Zubietatik Lasartera helduko gara eta bertan, hamaiketakoa hartuko dugu. Hemen amaituko da gure ibilbidea.

Itzulera Topoz edo Bus-ez egingo dugu, norberak aukeratu du zer komeni zaion.

----------------------

Gaurko, azaroak 8, laburpena:
Foru Aldundian elkartu garenean ez genekien goiza ateri iraungo zuen ala ez eta, tenperatura 12-13°koa, fresko xamar baino ibiltzeko primerakoa.
Zalantzak - zalantza, aurrera jo dugu Antiguaruntz eta han gehitu zaizkigun kideekin, 23 laguneko kuadrilla osatu dugu.
Añorgan komuneko errituala bete eta Urbiletik Zubietara pasa Lasartera iritsi arte. Hemen eman diogu amaiera.

Hamaiketakoa Arrieskalleta elkartean hartu dugu eta tortila Iñaki tabernak prestatu digu; egia esateko, ezin hobea.

Bukatu dugunean batzuk Bus-a eta beste batzuk Topoa hartu dugu eta, hirugarren talde bat oinez abiatu da gutxienez Errekalderaino.

14km egin ditugu eta 23 partaide izan gara.

Gure Maite estropezu egin da erori da.
Animo eta besarkada handi bat denon partetik.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información