Ibilaldia Donostia-San Pedro

2021-11-15 09:00 -13:30

Eguna : azaroaren 15, astelehena.
Topagunea : Gipuzkoa Plaza, Foru Aldundiaren atarian.
Ordua : 9etan.
Luzera : 8'5km.

Ibilbidea : Bulebarretik Kursaal zubia gurutzatu, Nafarroa etorbidea eta Ategorrietan bidegorria hartuko dugu Herreraino. Segidan Trintxerpetik barrena Pasai San Pedrora heldu arte.

Hamaiketakoa itzuleran hartuko dugu. Ikusiko dugu non.

Orduaren baitan, Ategorrietaraino oinez joan gintezke, Bus-a hartu edo bestela Topoa Herrera. Aukera desberdinak ditugu.
Asteburu on.

------------------------------------------------------------------------

Hemen duzue gaurko, azaroak 15, irteeraren laburpena.

Gipuzkoa Plazatik 9'05ean atera garenean, zeruak mutur beltza erakusten zigun eta 11etatik aurrera euria iragarrita zegoen.
Hala ere, Ategorrietan botatako tantta batzuk izan ezik, eguraldia ondo portatu da.
Pasaiako eta Errenteriako zenbait kide gehitu zaizkigu Herreran eta elkarrekin San Pedroko Puntetaraino joan gara.
Argazki batzuk atera eta Begihaundi tabernan mokadu bat hartu dugu: txorizo eta tortila pintxoak eta edateko sagardoa. Lagun arteko berriketaldi goxoa izan dugu.

Itzulera, batzuk Bus-ez San Pedrotik edo Herreratik eta gehienak oinez Ategorrietaraino; honeraino, 12km eginak eta, badira Gipuzkoa Plazaraino tipi-tapa egin dutenak; hauek, 14km bete dituzte.

Partaideak 23 izan gara.
Ondo segi.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información