Ibilaldia Errenteriako Fanderiatik Donostira.

2021-11-22 08:50 -13:30

Eguna : azaroaren 22a, astelehena.

Topagunea : Amara geltokia (Easo).
Ordua : 8 '50ean. Tren irteera 9etan.
Helmuga : Fanderia. 9'17ean iritsiko gara.
Luzera : 10'5km.

Ibilbidea : Gabierrota pasealekutik abiatu eta Oiartzun ibaia jarraituz Nafarroa etorbidera helduko gara.
Segidan, Kaputxinos, Buenavista, Herrera, Ategorrieta eta azkenik Zurriola pasealekutik Gipuzkoa Plazan amaiera emango diogu.
Laster arte.

----------------------------------------------------------------

Hemen dituzue gaurko, azaroak 22, irteeraren xehetasunak.

Fanderian 18 lagun elkartu gara. Errenteriako Alde Zaharra gurutzatu eta Kaputxinos gaina hartu dugu. Segidan Buenavistatik Herrerara egin dugu Trintxeperuntz jotzeko.
Hemen, terraza baten eguzkia hartuz, hamaiketakoa egin dugu. A ze suerte a!.
Ondoren, etxerako bidea hartu dugu ; batzuk, Herreran utzi gaituzte eta beste batzuk, Ategorrietan baino, gehienek Zentroraino oinez egin dugu.
Gaur 12'5km egin ditugu.
Oso goiz atsegina izan da.

Kontutan izan datorren astelehenean, azaroak 29, H.H-ko Batzar Nagusia dugula eta irteerarik ez dela izango.
Ondo izan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información