IBILALDIA MENDARO-ARANERREKA.

2022-06-13 08:40 -14:30

Hurrengo irteera: Mendaro - Aranerreka bailara.

Eguna: ekainaren 13a, astelehena.
Topagunea: Amara geltokia (Easo).
Ordua: 8'40ean eta tren irteera 8'50ean. Helmuga Mendaro.
Luzera: 10 km

Ibilbidea: Mendaroko plazatik Garagartza auzora abiatuko gara Aranerreka bailaran sartzeko.
Kilimon erreka bidelagun dugula baserri hauetatik pasatuko gara: Billate, Lasaldetorre, Lasslderrota, Errementari eta Lizarrola..
Ibilbide laua eta gehiena asfaltatua. Tarteka zuhaiztiak izango ditugu.
Donostiatik Mendarorako bidaiak ordubeteko iraupena du; beraz, 10etan gure helmugara helduko gara.
Ibilbidearen joan-etorria 10 km-koa izango da eta suposatzen da 13 etarako Mendaron egongo garela.
Hamaiketakoa Lagun Betikoak tabernan ( jubilatuen egoitza) hartuko dugu.
Etxera itzultzeko trena 13'30ean dugu Amarara 14 '30ean heltzeko.
Nahi duenak etxera lehenago iritsi, 12'30ean trena du Amarara 13'30ean heltzen dena. Kasu honetan, norberak eraman beharko du hamaiketakoa.
Aukera izan ezkero, Txokolate fabrika eta pare bat ermita bisitatuko genituzke.

Oharra: hurrengo astelehenean, ekainak 20, Azkoitian egingo den bazkarirako izen-ematea zabalduko da.
Mendaroko irteerara ez datozenak waspa edo e-mai bidez egin dezakete.
Ekainaren 14ean 20etan itxiko da epea.
Laster arte

----------------------------------------

Hemen duzue irteeraren laburpena:

Gaurkoan ere ibiltzeko egun aproposa tokatu zaigu. Ordubeteko bidaia erraz joan zaigu berriketan eta iritsi bezain pronto Garagartzan geunden Aranerreka bailararen bidean eta Kilimon errekaren ertzean.

Bailara itxia, tarteka baserriak eta baratzak. Horietako batean aukera izan dugu Paulownia Tomentosa arbola ezagutzeko. Hostoaren tamaina atentzioa deitu digu eta inguruan lanean zebilen baserritarrek azalpenak eman dizkigu. Garo ugari, gerriraino iristen zitzaigun eta loreak non-nahi.
Gure geografiako bazter berri bat ezagutu ahal izan dugu.

Herrian 12'15ean geunden eta Mendaro txokolate dendara joateko probestu dugu. Sartu-irtena egin ondoren, hamaiketakoa hartu eta berriz, tren estazioara.

10 km eginak eta 34 partaide.
Ondo segi.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información