IBILALDIA: ORIO-TXURRUKA ETA LA ANTILLA HONDARTZAK.

2023-03-20 08:40 -13:30

Orio-Txurruka eta La Antilla hondartzak.

Eguna: martxoaren 20a, astelehena

Topagunea: Amara geltokia (Easo).

Ordua: 8'40ean eta tren irteera 8'50ean

Luzera: 10'3 km.

Ibilbidea: Oria ibaiaren bi aldetatik ibiliko gara.
Geltokitik atera eta Txurruka hondartzatik, ibaiaren ezker aldea, pasata morruraino joango gara.
Segidan, buelta eman eta zubia gurutzatuta Oliden ingurutik, ibaiaren eskuin aldea, La Antilla hondartzara.
Amaiera plazan emango diogu eta bertan dagoen Jubilatuen egoitzan hamaiketakoa hartuko dugu.

Itzulera trenez egingo dugu.

Oharra: apirilaren 3ko bazkaria Zumaian.
Astelehenean, hilak 20, izen-ematea irekiko da.
Hamaiketako garaian batzordeak mahi bat jarriko du horretarako.

Ondo izan

---------------------------

Gaurko, hilak 20, irteeraren laburpena.

Donostiatik atera garenean 8° genituen eta eguzkia nagusi.
Bidaiak Oria ibaiaren ertzetik irudi dotoreak utzi dizkigu.
Oriora iritsi garenean taldea bildu eta Txurruka hondartzatik pasata morruraino heldu gara. Atzean Getariako Arratoia genuela argazki batzuk atera ditugu.
Segidan, herriko kaxkora eta zubia gurutzatuta Oliden aldera egin dugu. Egoera gure beharrak egiteko baliatu dugu.
Plazara itzuli eta 10 minutuko bueltaxka bat eman ondoren hamaiketakoa egitera joan gara.
Gaurko amaiera.
Etxera trenez itzuli gara.
Goiz atsegina.
Luzera: 12 km
Partaideak: 54 lagun

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información