IGELDO-ZUBIETA-LASARTE ( ALDATUTA ONDARRETA-AÑORGA-LASARTETIK)

2022-11-14 08:25 -13:00

Datorren irteera: Igeldo - Zubieta - Lasarte.

Eguna: azaroaren 14a, astelehena

Topalekua: Okendo kalea,18. Bus 16 geltokian.

Ordua: 8'25ean eta autobus irteera 8'35ean. Ondarretatik 8'45ean pasako da.

Ibilbidea: Igeldoko kanpin geltokian jaitsi eta Animalien Babeserako Egoitzarantz joko dugu. Autobide gainetik zubia gurutzatu eta aldapa leun bat gaindituz Arratzainera helduko gara.
Segidan, Usurbil aldera eta Saizar sagardotegi ingurutik N-634 errepidera ailegatuko gara. Jarrain, Zubietara zuzen- zuzenean. Hemen, Irigoien jatetxean mokadu bat hartuko dugu.
Honaino 8 km eginda.
Bukatzeko, Lasarten edo Errekalden Topoa hartuta etxera itzuliko gara.

Guztira 9'5 km

Oharra: eguraldia okerrera egingo balu Ibilbidea aldatuko genuke. Igandean jakinaraziko dizuegu.

Ordura arte

----------------------------------

Hemen duzue gaurko irteeraren xehetasunak.

Euria goi eta behe eta, hori nahikoa ez eta, haizea. Beraz, ibilbidea aldatu egin dugu. Lasartera Añorgatik pasata joan gara.
Okendo kaletik Ondarretara autobusez joan gara; han besteekin bat egin eta aurrera.
Eguraldiak ez du gupidarik izan, euria etenik gabe; ala ere Lasartera heldu gara. Hamaiketakoa Arrieskalleta elkartean hartu eta ondoen etxera. Zenbaitzuk Errekaldera oinez abiatu dira.

Partaideak: 27 lagun.
9 km eginda.
Ondo segi.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información