Intxaurrondoko ibilbidea, Sagardotegietatik Amarako Araba Parkeraino.

2021-10-25 09:15 -13:30

Hemen dituzue hurrengo irteeraren xehetasunak.
Nondik-nora : Intxaurrondo - Amara auzoa.
Eguna : urriaren 25a, astelehena.
Topagunea : Ametzagaina plaza.
Ordua : 9'15ean.
Luzera : 12'2km.

Ibilbidea : hasiera Otxoki pasealekuan emango diogu Ametzagaina parketik jarraitzeko. Segidan Garbera, Lau Haizea, Potzueta bidea, Menditxo jatetxea. Ondoren Petritegi, Alorrenea eta Lizeaga sagardotegietatik pasako gara Martuteneraino jeitsi arte. Urumea ibaiaren ondotik aurrera eginez Txomin-Enea parkea, Kristobaldegi, Riberas, Cristina - Enea parkea eta amaiera Araba parkean emango diogu.

Momentu honetan, eguraldi ona iragartzen dute; hau da, euririk ez.
Ondo izan.

-------------------

Hemen dituzue gaurko, urriak 25, irteeraren xehetasunak.

Esanda bezala, Sagaztieder plazan elkartu eta Ametzagaina parkera zuzendu gara. Hemen, aldapa batzuekin topo egin dugu baino eragozpenik gabe aurrera jarraitu dugu Garbera ( Lauhaizeta) inguruan atera arte. Gainontzeko bide guztia, Lauhaizeta - ETAP Petritegi, maldan behera egin dugu. Petritegitik Txomin-Eneraino alfonbra gorrian, laua, egin dugu.

Txomin - Enea auzoko Lio Txomin kafetegian hamaiketakoa hartu dugu.

Luzera : Sagaztiederretik kafeteriaino 11'5km egin ditugu eta hortik aurrera Amaraino oinez joan direnak 14km.

Partaidetza: 31 laguneko taldea osatu dugu.

Datorren astelehenean, azaroak 1, jai eguna denez ez dugu ibilaldiarik izango; beraz, hurrengo irteera azaroaren 8an izango dugu. Ziurrenik Leitzaran bailara bisitatuko dugu.
Ondo izan eta laster arte.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información