LASAO- AZKOITIA eta bazkaria.

2022-06-20 09:00 -17:00

Hurrengo irteera: Lasao- Azkoitia eta hiruhileko bazkaria.

Eguna: ekainaren 20a, astelehena.

Topagunea: Askatasunaren etorbidea 24, bus UK01 geltokian.

Ordua: 9'05ean eta bus irteera 9'14ean.
Autobus honek baditu beste geltoki batzuk baina Lurraldebusek eskatu digu talde osoa geltoki berean igotzeko; beraz badakizue, guztiok 9'05ean Askatasunaren etorbidean 24an.
Helmuga: Lasao, 10etan iristekotan.

Ibilbidea: Urola tren zaharraren bidea jarraituz Azkoitira helduko gara. Azpeititik eta Loiolatik pasako gara eta bidelagun Urola ibaia izango da.
Ibilbidean ez dugu geldiunerik egingo; horregatik, jateko zerbait etxetik eramatea aholkatzen dizuegu.

Luzera: 10'5 km eta pentsatzen da 3 ordu beharko ditugula egiteko. Horrela balitz, Azkoitian 13etan geundeke.

Iturri jatetxean bazkal ondoren, etxeko itzulera bus UK01, 15'45ean(Altzibarren), egingo dugu Donostian 17etan egoteko.
Ondo izan.

----------------------------------------------------

                       AZKEN BERRIAK

Lurraldebusek plaza erreserba ukatu digu; beraz, autobusa nahi dugun tokian har dezakegu.
Hauexek dira geltokiak:
- Autobus geltokia. 9'05ean
- Askatasunaren etorbidea, 24. 9'15ean
- Zumalakarregi, 16. 9'20ean
- Magisteritza. 9'20ean
- Unibertsitate. 9'20ean

Hitzordua Askatasunaren etorbidean, 24 mantentzen jarraitzen dugu baina bakoitzak jakingo du non komeni zaion.
Gogoratu 10 minutu lehenago egotea.
Laster arte

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información