LEITZARAN BAILARA (Andoain)

2022-05-30 08:25 -13:30

Datorren irteera : Leitzaran bailara (Andoain)

Eguna: maiatzaren 30a, astelehena.
Topagunea: Norteko tren estazioa (Renfe).
Ordua: 8'25ean eta tren irteera 8'33ean.
Luzera: 12 km.

Ibilbidea: Andoain - Erdia geltokian jeitsi eta " trentxiki" bidegorria hartuko dugu. Bi tuneletatik pasata " la bisera"ra iritsiko gara.
Buelta eman eta Leitzaran Bisitarien Etxean geldiune bat egingo dugu eta bide batez, komunera joateko erabiliko dugu.
Sorginen zubian argazkiak aterako ditugu eta berriz martxan, antzinako ubidetik, Andoaineraino.
Herrian hamaiketakoa hartu ondoren etxera itzuliko gara trenez edo BU03 autobusean ( bereziki egokia Antiguan bizi direnentzat).
Laster arte.

--------------------------------------------------

Gaurko, maiatzak 30, irteeraren laburpena:

Hasiera hasieratik, Leitzaran bailarak eskaini digu bere aberastasun oparoa. Entzuteko uraren soinua, isiltasuna; usaintzeko arbolen loreak, hostoak; ikusteko arroken sendotasuna eta berdearen tonalitate amai gabea. Eta Leitzaran ibaia bidelagun.
" La bisera" deituriko arrokan buelta eman dugu Sorginen zubira heldu arte; eta, han zeuden gure zain zelatan. Argazkietan ikusiko dituzue.
Segidan, ubidetik aurrera Andoaingo plazaraino hamaiketakoa hartzera. Gaurkoa bukatu da.
Itzulera trenez edo autobusez, bakoitzaren komenentziara.
Partaideak 35 lagun eta 12 km eginda.
Ondo segi.

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información