ORIOko HONDARTZAK, TXURRUKA eta LA ANTILLA

2023-07-03 08:40 -13:30

Hurrengo irteera: Orio - Txurruka eta La Antilla hondartzak.

Eguna: uztailaren 3a, astelehena

Topagunea: Amara geltokia (Easo)

Ordua: 8'40ean eta tren irteera 8'50ean. Helmuga Orio..

Luzera: 10'13 km

 

Ibilbidea: Oria ibaiaren bi ertzetatik ibiliko gara.

Geltokitik irten eta Txurruka hondartzatik, ibaiaren ezker aldea, pasata morruraino joango gara.

Segidan, buelta eman eta zubia gurutzatuta Oliden ingurutik, ibaiaren eskuin aldea, La Antilla hondartzara.

 

Nahi eta gogoa duenak bazkal aurretik mokadu bat har dezake.

Bazkaria 13'30ean herriko plazan dagoen Jubilatuen egoitzan izango dugu.

 

Itzulera trenez egingo dugu.

Ondo segi.

 

-----

Gaurko, uztailak 3, irteeraren xehetasunak.

Orioko geltokian 9'30ean geunden. Txurruka hondartzatik Puntetaraino eta segidan, buelta eman eta Oria ibaiaren eskuin aldetik La Antilla hondartzara.
Mokadu bat eginez, bazkariko ordura arte, atsedena hartu dugu.
Bazkaria primerakoa izan da.
Eguraldia lagun eta hori gutxi balitz, Tourra pasatzen ikusi ahal izan dugu.
Ezin da gehiago eskatu!

Partaideak: 38 lagun
Luzera: 10 km
Hurrengora arte.

 

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información