Paseo desde Urnieta a Donostia

2021-06-21 08:35 -13:30

Datorren irteera Urnietako lurretan emango diogu hasiera.
Eguna: ekainaren 21a, astelehena.
Topagunea: Renfeko geltokia (Donostia). Helmuga Urnieta.
Ordua: 8'35ean eta tren irteera 8'48ean.
Luzera: 12'9 km.

Hasierako zatia trenbide ondotik egingo dugu: Portu auzoa, Ibarrolaburu, Hernaniko Karabel auzoa, " rutbi club"etik pasa eta Ergobiko Zubigain zubitik gertu dagoen Zubiondo industrialdetik jarraituko dugu Martuteneraino ; han, Urumea ibaiaren ezkerraldetik aurrera egin eta Kristobaldegi komentua, Loiola, Loiolako Erriberak eta Cristina-Enea parkean bukatutzat emango dugu.

Hamaiketakoa Txomin- Enea inguruan egiteko asmoa dugu.
Ondo segi.

-------------------------------------------------------------------

Obren ondorioz Astigarraga eta Martutene artean egin behar izan dugun ibilbide aldaketatik aparte, gaurko irteera aldez aurretik antolatuta genuen bezala gauzatu da.
Eguraldi atsegina tartekatuz eguzkia eta gerizpea; aldi berean, ibilbidean Urumea ibai ertzeko baratzak gertu izan ditugu.
Indarrak berritzeko Txomin- Enean egindako hamaiketako oparoa aproposa izan da.
21 partaide eta 11km hamaiketakoa egin dugun arte.
Gozatu ederra hartu dugu eta askorentzat toki ezezagun bat aurkitzeko aukera.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información