IBILALDIA DONOSTITIK (II)

2023-01-02 09:00 -13:00

Datorren paseoa Urumea ibaiaren ertzetik izango da.

Eguna: 2023ko urtarrilaren 2an

Ordua: 9etan eta irteera 9'05ean

Topagunea: Kursaal jauregia

Ibilbidea: ibaiaren bokaletik hasita Martutenen amaiera emango diogu.
Ibilbidean zenbait zubi eta padabide ondotik aurrera eginez, Martutenen buelta emango dugu Loiola Erriberatako kiroldegiko kafetegian hamaiketakoa hartzeko.
Ondoren, Donostiako Erdialdera abiatu eta Kristina-enea parkean amaitutzat emango dugu.

Luzea: 10 km
Urte Berri On

------------------------------

Hemen duzue gaurko, urtarrilak 2, paseoaren laburpena.

Kursaaletik hasi eta Urumea ibaiaren ertzetik Zurriola zubia lehena, Santa Katalina zubia bigarrena eta horrela beste guztiak, Maria Kristina, Mundaiz, Agirre Lehendakaria, Burnizko zubia gurutzatu arte.
Loiolako Erriberatik aurrera Mikel Laboa pasarela eta Astiñene zubi zahar eta berria ezkerretara utzita, Martutenera heldu gara. Buelta eman eta Erriberatako Aveniu kafetegian hamaiketakoa hartu ondoren, kide bakoitzak etxerako bidea hartu du.

Sirimiri antzeko bat egin digu baina kexarik ez. 30 laguneko taldea osatu dugu eta 9 km eginak.

Bejondeigula!

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información