IBILALDIA : ZARAUZKO INGURUMARIAK

2023-05-22 08:40 -13:30

Datorren irteera: Zarauzko ingurumariak

Eguna: maiatzaren 22a, astelehena

Topagunea: Amara geltokia (Easo) 8'40 ean eta tren irteera 8'50ean. Helmuga Zarautz.

Luzera : 10 km

Ibilbidea: Oraingoan herriko zenbait txoko ezagutzeko asmoa dugu.
Maria Etxetxikitik hasi eta Herrisorotik, Urdanetako bidetik, Abenderañora heldu arte. ????
Jarraian, Aitzia bidegurutzean Tejeria haltzadiko bidea hartuko dugu eta Bustinzuriko haltzaditik aterako gara.
Segidan, Asti auzotik gasolindegira iritsi eta komuneko buelta egingo dugu.
Bukatzeko hondartzara jeitsi eta malekoitik aurrera herriko kaxkoraino. Itxaso Tabernan hamaiketakoa hartu ondoren trenez etxera itzuliko gara.
Ondo segi.

---------------------------

Gaurko, hilak 22. irteeraren laburpena.

Nahiz eta zeruak mutur beltza erakutsi aurrera egin dugu.
Taldea batu ondoren martxan jarri gara Herrisorotik Urdanetarantz Abendañoraino.
Aitzia bidegurutzean Tejeriako Altzadi Bidetik jarraitu dugu Buztinsoro pasata.
Euria hasi du baina arazorik ez, aterkiak zabaldu eta... arbolen artean: haltzak, lizarrak... oinetakoak lokaztu eta gozatu!
Kiroldegitik pasatzerakoan komunera joateko profitatu dugu eta malekoira jaitsi garenean, laino artean, Getariako Arratoia eta Santa Barbara zain genituen.

Itxaso tabernan hamaiketakoa egin eta etxera itzultzeko trena hartu dugu.

Egun euritsua eta paraje ederra. Gu zorioneko!

Partaideak: 49 lagun
Luzera: 10 km
Ondo segi

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información