URBASA

2022-11-07 08:45 -17:00

Datorren irteera: Urbasa mendilerroa
(Soilik autobuseko erreserba dutenen 55 lagunentzat)

Eguna: azaroaren 7a, astelehena.

Topagunea: Anoetako Topo geltokiaren ondoan.

Ordua: 8'45ean eta autobus (Iparbus) irteera 9etan.

Goiza pagadi artean emango dugu. Eguraldiaren baitan hiru ibilbide desberdin prestatu ditugu, denak lauak eta zailtasunik gabe.
14ak aldera, Altsasuko Irubide jatetxean bazkaldu ondoren, 16ak inguruan etxera itzuliko gara. Aurreikusteen da Donostian 17etan egon gaitezkela.

---------------------------------

Gaurko, azaroak 7, irteeraren gorabeherak:

10'15erako Urbasako kanpin inguruan geunden. Autobusetik jaitsi eta akainen kontrako esprai bat eman dugu ganadu asko dabilen leku bat baita.

Haizea firin-faran, orbela zirri zart, pagadiaren barnean paseoa eman dugu. Pagoen altuera eta enborren gerri-buelta azpimarratuko genuke; baina, oraindik ez dira udazkeneko koloreez jantzi, kolore nagusia berdea da.

Pare bat aldiz naturak eskaintzen digun komunera joan eta berriz autobusera igo aurretik hamaiketakoa egin dugu.

Segidan, Pilatosen balkoira jian eta naturaren handitasuna aurrez-aurre begiztatu ahal izan dugu. Gure gainetik putre talde bat zelatan, behean Zudaire eta Bakedano herriak eta hankapean Urederra ibaiaren sorburua.

Lastima, bazkaltzera joateko tenorea heldu zaigu. Ederki geunden eta...

Altsasuko Hirubide jatetxean bapo jan eta 16ak aldera etxerako bidea hartu dugu.

Eguraldi aproposa, zerua oskarbi eta tenperatura hotz xamara. Paraje aberatsa eta zaindu beharreko.
Gure artean irribarra eta umorea nagusi. Bat baino gehiagok gustura errepikatuko luke.

Partaideak: 55 lagun
9'5 km ibilitakoak

Laster arte eta ondo izan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información