2022-09-26 08:40 -13:30
HURRENGO IRTEERA
Data: 2022-09-26 (Astelehena)
Irteera: Zarautz (Barrualea eta Kosta)
Luzera: 10 Km
Topagunea: Amara Geltokia, Easo
Elkartzeko ordua: 8:40ean
Garraioa : Euskotren
Irteera-ordua Trena: 8:50ean
Jaisteko geltokia: Zarautz
-------------------------------
Gaurkoan, Marijo buru dugularik, Zarautzko zenbait inguru ezagutzeko aukera izan dugu.
9'30erako bertan geunden. Maria Etxetxikitik hasi eta Herrisorotik, Urdanetako bidetik, Abendañora heldu arte.
Jarraian, Aizazpitik Tejeria haltzadiko bidea hartu dugu, 10 minutu eskas naturaz inguratuta, plazerra! Eta Bustinzuriko haltzaditik atera gara.
Segidan, Asti auzotik gasolindegira iritsi eta komuneko buelta egin dugu. Aurrera egin eta Nafarroa kaletik San Pelaio erreka hartu dugu. Iñurritza natura-erreserban, Getariako Arratoia atzean dugula, argazki bat atera ondoren malekoitik aurrera eginez zuzenean hamaiketakoa egitea joan gara La Potx tabernan. Bukaera goxoa eman diogu!
Partaideak: 27 lagun
Luzera: 10'5 km
Ondo segi