ATAUN (SAN MARTIN)-SAN GREGORIO-SAN MARTIN-LAZKAO-BEASAIN ( GORRI eta BERDE koloreak)

2018-12-07 07:55

 
ATAUN (SAN MARTIN)-SAN GREGORIO-SAN MARTIN-LAZKAO-BEASAIN  (G-09)  13,9 km  ▲▲

 
GORRI eta BERDEak 
Eguna: 2018ko abenduaren 07an

Ordua: 07:55ean

Irteera: RENFE- Norteko geltokian

Distantzia: 13,9 km 
 
Zailtasuna:  ▲▲
 
AZALPENA 

Lehenbizi trenez Beasainera eta ondoren mikrobusa hartu eta Ataun S. Martinera joango gara. Agauntza ibaia ondoko bidetik abiatuko gara Ataun S. Gregoriora seinale txuri-gorri eta berdeei jarraituz. Karobia, Sara etxea, errota, dorretxe bat eta Joxe Migel Barandiaranen museoa ikusiko ditugu bidean. Errepideatik bestealderantz pasako gara  San Gregorion eta mendi bidea hartuko dugu. Basoan zehar itzuliko gara berriro Ataun S. Martinera. Gero, Agauntza ibaiaren ondoko bidetik berriz ere, Lazkaora helduko gara lehenbizi eta Beasainera gero.

 GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información