Bidezidor kiroleko irtenaldia TALDE GUZTIAK batera autobusez etortzeko

2021-11-05 07:50

ARITXULEGI-DOMICO-ENDARA (San Anton) (B-17)  12,- km   ▲▲

Eguna: 2021ko azaroaren 05ean

Ordua: 07:50ean

Irteera: Topoaren geltoki aurrean, Anoetan

Distantzia: 14,5- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA
Aritxulegiko tunela pasa bezain azkar, eskuinean dagoen pista zabala hartu behar da. Marka zuri-horiak jarraituko ditugu. Ez dago galtzerik Domiko urtegira heldu arte. 7,5. Kilometroan ehiztarien txabola, ardientzako hesi bat eta mahai bat topatuko ditugu (leku egokia gosaltzeko ). Domikora heldu (9,5 kilometroa ) eta eskuineko pistatik Agiñako errepidera iritsiko gara ( 11. kilometroa ) . Ondoren, 3,5 km. Errepidez egin ditugu, Endarara iritsi arte.

Guztira 14,5 km.izan dira.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehieneta 

 

Hamaiketakoa norberak berea eraman behar du (ez dugu pintxoa jateko tabernarik)

 

EZINBESTEKO betebeharrak izango dira ondorengoak:

1.- Ibiltari bakoitzak bere maskara (mascarilla) eraman beharko du 

2.- Ibilaldian zehar maskara erabili beharko da, eta bi metroko aldea gorde gure artean.

 

Legea betetzea beharturik gaude, eta ezarritako arauak bete ditzagun era zorrotzean jokatuko dugu.
 
 
 
 

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información