Bidezidor kiroleko irtenaldia. URDINAK. BERDEAK. GORRIAK.ZURIAK

2021-03-05 08:50

URDINAK

DONOSTIA (Anoeta)-ERRONDO-AÑORGA- ITSASALDE-AÑORGA-DONOSTIA (P-25) 10,4 km ▲▲

Eguna: 2021eko martxoaren 05ean

Ordua: 08:50etan

Irteera: Anoetako Topo geltoki aurrean.

Distantzia: 10,4 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Anoetan elkartu ondoren, Errondo gainera igo eta ikastetxe alemanaren aurretik igaroaz Añorgarako jeitsiera egingo dugu. Han errepidea gurutzatu eta Itsasalde jatetxeraino igo lehenbizi, aurrera egin eta Aingeru Zaintzailetik datorren bidegurutze parean, ezkerretara egingo dugu eta abeltegi baten ondotik hasiko gara jeisten berriro ere Errekaldeko bidegorrira arte. Gero,Añorga auzotik zehar bidegorriari jarraituz helduko gara Donostiako Antigua auzora.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 BERDEAK

DONOSTIA (Easo)-AIETE-AÑORGA-ARITZETA- IBAETA-DONOSTIA (D-24) 11,- km ▲▲

Eguna: 2021eko martxoaren 05ean

Ordua: 08:50etan

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 11,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Easoko plazan elkartu ondoren, Morlans auzora zuzendu eta igogailu berritik Muntora igoko gara. Han, Marañón doktorearen kale eta Pinu bidetik zehar segi, eta Lugaritz geltokitik aurrera eginez Añorgara helduko gara. Bidegorritik jarraituko dugu Errekalde auzora iritsi arte eta han goruntz Belartza aldera egin eta Unanue hotelerako bidexka eskubitara utzi eta goraka beti ere, abeltegi haundi batera helduko gara, Bertan, ezkerretako bidetik Aritzeta ingururaino joan eta Intxuintxabal dioen seinalearen ondoko pista hartuko dugu, eta beherantz doan bidexkari jarraiki Arpita baserrira eta berehala, Igeldoko igelaren putzura iritsiko gara. Segidan eta eskubirantz jarraitu eta Ibaeta auzoan emango diogu ibilaldiari bukaera.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

GORRIAK

DONOSTIA (Iglesia del Antiguo)-RECORRIDO NO HABITUAL POR DONOSTIA (D-23) 14,5 km ▲▲

Eguna: 2021eko martxoaren 05ean

Ordua: 08:50etan

Irteera: Antiguoko Matia kalean dagoen elizaren aurrean

Distantzia: 14,5 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Antiguoko Matia kalean dagoen elizaren aurrean elkartu ondoren, Haizearen Orrazira egingo dugu aurrena. Bertatik itzulia egin eta Lourdes Txikiko leizera joango gara. Handik beherakoan, La Sirena aterpetxetik eta Zubimuxu parketik pasa eta Olarainera (colegio mayor) joango gara. Handik, Pakea zentro aldera igo lehenik, eta berriro beherantz egingo dugu egun Euskaltzaindiko egoitza den baserrira. Jarraian, errepidea gurutzatu eta Lorea auzotik eta Zarautz ibilbidetik, Benta Berrira eta gero Heriz pasealekurantz egingo dugu. Kale honetatik zertxobait goruntz igo eta Gantxegi kalea zeharkatu ondoren, berriro ere goruntz egin eta Muntora helduko gara. Eskubitara egin eta Aieteko anbulatorio berriaren ondoko harmailak jeitsi eta bialetik Amara Plaza hotelera iritsiko gara. Azkenik,Urumea ibaiaren ondotik Donostiako erdigunera helduko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

ZURIAK

DONOSTIA (Okendo)-TXORITOKIETA- ASTIGARRAGA (D-04) 11,2 km ▲▲

 Eguna: 2021eko martxoaren 05ean

Ordua: 08:50etan

Irteera: Okendoko kultur etxe aurrean.

 Distantzia: 11,2 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Okendoko Kultur etxean elkartuko gara, Ondoren, Ategorrietatik zehar Intxaurrondo aldera egingo dugu aurrena eta Ametzagainako parkera ondoren. Bertatik zehar Garberara helduko gara. Jarraian, Lau-Haizetatik igaro eta Txoritokietara igo ondoren, gailurretik gertu ezkerretara dagoen xenda hartu eta Astigarragara jeitsiko gara. ▲▲

Ibilbide honek beste aldaera bat ere izan dezake. Txoritokietara igo baino lehen, baso batean aurkitzen den Trikuharrira egingo dugu itzulia eta jarraian Menhirra dagoen pista hartuko dugu tontorrera iristeko. Gero. Berriro Garbera eta Intxaurrondotik zehar Donostiara itzuliko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

EZINBESTEKO betebeharrak izango dira ondorengoak:

1.- Ibiltari bakoitzak bere maskara (mascarilla) eraman beharko du.

2.- Ibilaldian zehar maskara erabili beharko da, eta bi metroko aldea gorde gure artean.

3.- Ibiltariok nork bere hamaiketakoa eraman behar dugu.

4-Baldin eta 6 lagun bahino gehiago bagara talde batean, hau banatua izango da.

Legea betetzea beharturik gaude, eta ezarritako arauak bete ditzagun era zorrotzean jokatuko dugu.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información