Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta BERDEAK GORRI eta URDINAK

2021-11-26 08:00

ZURI eta BERDEak

HONDARRIBIA puerto-MOLINA-HONDARRIBIA (B-03) 13,- km ▲▲

Eguna: 2021ko azaroaren 26an

Ordua: 08:15ean

Irteera: Gipuzkoako plazan, Hondarribi E20 zenbakidun autobusaren geltokian.

Distantzia: 13,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Gipuzkoako plazan hartuko dugu Hondarrabira doan autobusa. Hango Kaitik, kanpinera doan bidea hartu eta itsargiaren ondotik igaroko gara. Talaia bidetik jarraituko dugu “El Molino” deitzen dioten lekura iritsi arte. Han goraka egin eta berehala ezkerretara doan pistatik bueltatuko gara Kanpinera, eta ondoren joaneko Talaia bidetik, Hondarrabiko kaira itzuliko gara.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

GORRI eta URDINak

ARROA erreka-ELORRIAGA auzoa-ZUMAIA (U-12)  11,- km   ▲▲

Eguna: 2021ko azaroaren 26an

Ordua: 08:25ean

Irteera: Autobusaren geltokian

Distantzia: 11,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Autobusez helduko gare Arroa Errekara. Auzo horretako lautadatxoan barrena abiatuko gara. Bizpahiru baserriren ondotik pasa eta bidegutze baten eskubitara Olaberri bidea dioen seinaleari jarraiki behetik gorako bidea igotzeari ekingo diogu. Horrela jarraitu, gorago dagoen Mardari Zaharra deitzen den baserriaren ondotik igaro eta aurreraxeagoko bidegurutzean, Santio bideko seinaleak eskerretara utzi eta eskubikoari helduko diogu. Berehala, Itziarrera doan bidean aurkituko gara. Han, aurrez aurre dugu Elorriaga auzorako bide aldapatsua. Bertatik, laister iritsiko gara auzo horretara. Atseden lekutik itsas aldeko bide zidorra hartuko dugu eta paisaiaz gozatuz joango gara goitik datorren bidearekin bat egin arte. Gero, mahastien ondoan eskubirantz egiten duen bidetik jeitsiko gara eta Endaineta Berri landetxea eta beste baserri eder batzuetatik zehar eta beti ere behera jarraituz helduko gara Zumaiako Gautxori auzora.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

EZINBESTEKO betebeharrak izango dira ondorengoak: 

1.- Ibiltari bakoitzak bere maskara (mascarilla) eraman beharko du. 

2.- Ibilaldian zehar maskara erabili beharko da, edo bi metroko aldea gorde gure artean. 

 

Legea betetzea beharturik gaude, eta ezarritako arauak bete ditzagun era zorrotzean jokatuko dugu.
 
 
 
 

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información