Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta BERDEAK GORRI eta URDINAK

2023-02-03 08:00

ZURI eta BERDEak

GAINTXURIZKETA-GUADALUPE- HONDARRIBI (B-02) 10,2 km ▲

Eguna: 2023eko otsailaren 03an

Ordua: 08:35etan

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 10,2 km

Zailtasuna: ▲

AZALPENA

Amaran Topoa hartuko dugu Gaintxurizketara joateko. Jaizkibelen hegaletik. Guadaluperaino pista bidez (Donejakue bidea alderantziz) iritsiko gara. Hemen bi aukera daude: Errepidea jarraituz jeItsi Hondarrabira edo eta bidezidorra hartu eta kalbarioko bidetik Errandonea kantina aldera egin jeitsiera. Guk bigarren hau erabiliko dugu.

 NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

URDINak eta GORRIak 

ORMAIZTEGI-LIERNI-MUTILOA- ZERAIN-SEGURA (G-06) 11,7 km ▲▲

Eguna: 2022eko aotsailaren 03an

Ordua: 07:40ean

Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).

Distantzia: 11,7 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Renfeko trenean iritsiko gara Ormaiztegira. Beheraxeago, hilerriaren ondotik pasa eta aldapa piko bat igo ondoren,tren zaharraren bidea hartu eta aurrera egingo dugu. Lierni alboan utziz Mutiloara errepidez jeitsiko gara. Handik, bidezigor batetik zehar errekatxo bat pasa eta Larraondoko serrategia dioen bidetik helduko gara serrategira. Buelta hartu eta joaneko bidetik itzuliko gara Zerainera adierazten duen seinalera arte. Han, (Zerainen alegia) Segura edo eta Zegamara egiteko aukera izango dugu.

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 
 

 
 
 
 
 



 
 
 

 
 
 
 
 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información