Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta BERDEAK GORRI eta URDINAK

2023-03-31 08:00

ZURI eta BERDEak

BILLABONA-ASTEASU-SANTA MARINA-ASTEASU (T-19) 12,- km ▲▲▲

Eguna: 2023ko martxoaren 31an

Ordua: 08:05ean

Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).

Distantzia: 12,- km

Zailtasuna: ▲▲▲

AZALPENA

Billabonara trenez iritsi ondoren, bidegorrirantz egin eta bertatik, industrialdea igaro ondoren Asteasura helduko gara. Udaletxe aurretik Kale Nagusira egin eta berehala, eskubira dagoen eta gorantz egiten duen asfaltozko bidea hartuko dugu. Laster, bidean aurkittuko ditugun baserri zerrenda bat duen seinalearekin topo egingo dugu. Asfaltozko bidetik joango gara eta Lizolateinera itritsi ondoren, eskubira joango gara Lizola deritzanera arte. Bertan asfaltoa bukatu eta mendiko pista malkartsu eta pikoa den batetik egingo dugu aurrera berriro asfaltoarekin topo egin arte. Bertan, ezkerretara egingo dugu eta horrela Santa Marinako ermita dagoen tontorreraino helduko gara. Buelta hartu eta bidegurutzean, joaneko bidearen bestaldekotik, ezkerrekotik, joango gara. Goitik behera, baserri batzuen ondotik igaro ondoren , berriro mendiko pistatik egingo jeitsiera, eta aldian behin Muskerraren irudiak ikusiz iritsiko gara Asteasura. Gero, berriro Billabonarako bidea bidegorri beretik egingo dugu.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

URDIN eta GORRIak

DONOSTIA-POLLOE-GARBERA- MENDITXO-ANTONDEGI-LOIOLA- DONOSTIA (D-33) 13,- km ▲▲

Eguna: 2023eko martxoaren 31an

Ordua: 08:50etan

Irteera: Okendoko kultur etxe aurrean.

Distantzia: 13,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Okendoko kultur etxe aurrean elkartu eta Jai Alaira joango gara. Egiara doan aldapa igotzen hasi eta laster ezkerretara egin ondoren, harmailetatik igoko gara eta berehala Polloeko hilerrian aurkituko gara. Sartu, zeharkatu eta beste aldeko atetik atera eta gero, Intxaurrondoko errotondatik Garberara joango gara. Bideari aurrera jarraituko diogu eta Menditxo jatetxera doan bidetik jeisten hasiko gara. Goitik behera segiko dugu eta bidegurutzera heltzean Astigarragara doan bidea utzi eta eskubikotik aurrera egingo dugu baserri batera iritsi arte. Han, berriro ere eskubiko pistatik aurrena eta ezkerrekotik gero, Sagar Lore landetxera ailegatuko gara. Eskubialdetik segi eta aldapa piko bat igo eta gero, Parada baserria ikusiko dugu. Bere ondotik pasa lehen eta jarraian Antondegi baserra helduko gara. Handik, Martuteneko poligonora jeitsi eta Urumea ibaiaren ondotik eta Loiola auzotik zehar jarraituz Donostian bukatuko dugu gure ibilbidea.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 



 
 
 
 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 
 
 
 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información