Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta GORRIAK ____ BERDE eta URDINAK

2022-06-24 08:00

ZURI eta GORRIak

IRUN-AMUTE auzoa-SANTIAGOTXO-GUADALUPE- HONDARRIBI

Eguna: 2022eko ekainaren 24an

Ordua: 08:20an

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 14,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Easoko geltokian hartuko dugu Topoa Irunera joateko. Santiago bideko seinaleei jarraituz Hondarribiko Amute auzora joango gara. Handik, beti ere seinaleei segika, Santiagotxo ermitara helduko gara lehenbizi eta Guadalupera jarraian. Santiago bidea utzi eta gotorlekuaren ondotik igaroaz, bidegurutze batera iritsiko gara. Erdiko ibilbidetik lehenik eta hurrengo hiru bidegurutzetan eskubitara eginez jeitsiko gara Hondarribiko kaira. Jarraian itsas ertzetik, Butron pasealekutik zehar aurrera egin, aideportutik igaro eta berriro Irunerainoko bidea egingo dugu.

( Amute auzoan ere buka daiteke ibilaldia )

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDE eta URDINak

BILLABONA-AMASA-GOIBURU- ANDOAIN (T-06) 10,- km ▲▲

Eguna: 2022eko ekainaren 24an

Ordua: 08:10ean

Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).

Distantzia: 10,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Trenez joango gara Billabonara. Amasa auzorako bide laburra hartuta helduko gara bertara. Handik, gorantz egin eta bidegurutze baten ezkerrerako bideari heldu, tunel azpitik eta aisialdiko gune batetik igaro ondoren, hasieran asfaltozko bidetik eta ondoren pistaz, Mandabieta deitzen den zabalgunera iritsiko gara. Goiburu auzoruntz egin eta Txertota sagardotegitik pasatuz, eskubi aldeko bidetik “sorginen zubia” deitzen denera jeitsiko gara. Andoain herrian bukatuko dugu ibilbidea.

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información