Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta URDINAK ---- GORRI eta BERDEAK

2021-10-22 08:00

ZURI eta URDINak

ORMAIZTEGI-LIERNI-MUTILOA- LIERNI-ORMAIZTEGI (G-01) 11,5 km ▲

Eguna:  2021eko urriaren 22an

Ordua: 07:55ean

Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).

Distantzia: 11,5- km

Zailtasuna: ▲

AZALPENA 

Norteko geltokian elkartuko gara Ormaiztegira joateko. Geltokitik gertu hilerritik pasa eta tren zaharraren ibilbidean sartuko gara, aldapa piko bat igo eta gero, Lierni aldera heltzeko. Aurrera jarraituz eta errepidea beste aldera pasa ondoren, Bernaola baserri handiaren ondotik beherantz egin eta Troi erreka alboan dugula Mutiloara iritsiko gara. Handik, errepidez berriro Liernira igo eta hasierako bidetik berriz ere Ormaiztegiko geltokira.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

GORRI eta BERDEak

ARDITURRI (Bazkaria - Comida) (B-01) 16,6 km ▲▲

Eguna: 2021eko urriaren 22an

Ordua: 08:35ean

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 16,6 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA 

Amaran Easoko geltokian elkartu, eta Topoan Oiartzunera iritsi ondoren, geltokitik berehala bidegorrira zuzenduko gara. Bertatik aurrera egingo dugu eta Altzibar auzoa eskuinera utzi eta gero, bideari jarraituz minetako sarrerara helduko gara. Bertan atseden hartu ostean, “Arditurri bira “ deritzon itzulitxo bat egingo dugu. Ondoren, joaneko bide beretik denak batera Tolare jatetxera joango gara. Han bazkaldu ondoren, Altzibar auzotik autobusez edo eta Oiartzundik trenez egingo dugu etxerako itzulera.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

EZINBESTEKO betebeharrak izango dira ondorengoak: 

1.- Ibiltari bakoitzak bere maskara (mascarilla) eraman beharko du.

2.- Ibilaldian zehar maskara erabili beharko da, eta bi metroko aldea gorde gure artean. 

Legea betetzea beharturik gaude, eta ezarritako arauak bete ditzagun era zorrotzean jokatuko dugu.
 
 
 
 

 

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información