Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta URDINAK ---- GORRI eta BERDEAK

2022-06-10 07:40

GORRI eta BERDEAK

BEASAIN-OLABERRIA-IDIAZABAL- SEGURA (G-03) 10,4 km ▲▲

Eguna: 2022eko ekainaren 10an

Ordua: 07:40ean

Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).

Distantzia: 10,4 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Norteko geltokian elkartu eta Beasainera joango gara. Han Santiago bidea hartko dugu eta Indar lantegiaren ondotik aurrera eginez Olaberriara lehenbizi, eta (beti ere Donejakue bideko adierazpenei kaso eginez) Oiarbide dorre etxetik eta Gurutzeta ermita ondotik zehar, Idiazabalera jeitsiko gara. Han herriaren irteera aldera dagoen tunel azpitik pasa, aldapatxo bat gainditu eta aurrera eginez, Seguraraino iritsiko gara.

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

ZURI eta URDINAK

AIA-PAGOETA GAINA-LAURGAIN (K-21) 12,- km ▲▲

Eguna:  2022eko ekainaren 10an

Ordua: 08:10etan

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 12,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Aiara autobusez iritsi ondoren, Pagoetara dioen lekutik abiatuko gara. Seinale txuri eta horiei jarraituko diogu, beti ere behetik gorako bide malkartsuan lehenbizi, eta pista zabaletik segidan. Etengabe gora eginez helduko gara azkenik Pagoetako tontorrera. Hango landa eta zabalune ederrean joan etorri bat egin eta gero, goitik beherako bideari joaneko bide beretik ekingo diogu aurreneko langara ailegatzen garen arte. Bertan, ezkerrerantz doan pista hartuko dugu eta basoan zehar jarraituko, bidegurutze batera iritsi arte. Ondoren, eskubiko pistatik segi eta asfaltodun bidera helduko gara. Horrela, goitik behera eginez, azkenik Laurgain deitzen den auzo txikian amaituko dugu txangoa.

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

Hamaiketakoa norberak berea eraman behar du (ez dugu pintxoa jateko tabernarik)

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información