Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta URDINAK ---- GORRI eta BERDEAK

2022-09-16 08:00

URDIN eta ZURIak

IBAETA-CAMPING DE IGARA-MURGIL-IBAETA (Pilotegi) (D-25) 11,- km ▲▲

Eguna: 2022eko irailaren 16an

Ordua: 08:20ean

Irteera: Espiritu Santuko parrokiaren sarrerako ate aurrean.

Distantzia: 11,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Espiritu Santuko parrokiaren sarrerako ate aurrean izango da ibilaldiaren abiapuntua. Handik Igarako kanpineraino jarraitu eta bertara heltzean, Murgil bidea deritzana hartuko dugu Igeldoko kanpinera iristeko.( Donostiako klasikan txirridulariek igotzen dutena). Gero Igeldo auzora heldu eta bertako Herri Eskolaren atzeko bidetik, ( Pilotegitik) ) goitik beherako aldapa pikotik, Aristieta eta beste Landetxeetatik zehar, berriro Ibaeta auzora jeitsiko gara.

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 GORRI eta BERDEak

HERRERA-MENDIOLA-ULIA (P-19) 9,5 km ▲▲

Eguna: 2022eko irailaren 16an

Ordua: 08:20an

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 9,5 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Topoan joango gara Herreraraino. Herri Ametsa ikastolaruntz egingo dugu eta haren eskuinetik Mendiolara joango gara. Aldamenean utziz, bide zidorretatik Platako Faro aldera gerturatuko gara eta ibilbide zirkular baten ondoren berriro Herri Ametsara heldu arte. Jarraian, Ulia zeharkatu eta azkenik Donostiara iritsiko gara

NAHITAEZKOA MOZORROA ERAMATEA

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

 


 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información