Bidezidor kiroleko irtenaldia ZURIAK. BERDEAK. GORRIAK. URDINAK

2020-10-16 08:50

ZURIAK: DONOSTIA (Anoeta)-LOIOLA-AMETZAGAINA- GARBERA-ALTZA-HERRERA-GROS (P-31) 10,- km ▲

Ordua: 08:50etan

Irteera: Anoetako Topo geltoki aurrean.

Distantzia: 10,- km

Zailtasuna: ▲

AZALPENA

Anoetako geltoki aurrean elkartu eta gero, Loiola auzorantz abiatuko gara. Ondoren han, egin berri den zubi berria gurutzatu eta Ubara egingo dugu. Ametzagaina parkean joan etorrian ibili, dena zeharkatu eta Intxaurrondo auzora jeitsiko gara lehenbizi eta segidan Gros auzoan bukatuko dugu ibilaldia. ( Garberatik Altzara ere egin daiteke eta gero Herrerara. Jarraian bidegorritik Grosera egiteko).

BERDEAK: DONOSTIA (Ibaeta)-ARITZETA-TXIKIERDI- URBIL-AÑORGA-LOREA (P-12) 11,6 km ▲

Ordua: 08:50etan

Irteera: Espiritu Santuko parrokiaren sarrerako ate aurrean.

Distantzia: 11,6 km

Zailtasuna: ▲

AZALPENA

Ibaetako Espiritu Santu Parrokiko ate nagusiaren aurrean bildu eta Zuatzutik igaro eta Itsasaldetik, Aritzetaraino joango gara Bidegurutzean, ezkerretara hartu eta Txikierdira jeitsiko gara. Han, berriro ezker aldeko bidetik Urbilera helduko gara. Osatu berri duten bidegorritik Errekaldera lehenbizi eta Añorgatik zehar gero, Lorea auzora helduko gara.

GORRIAK: DONOSTIA (Easo)-AIETE-MIRAMONgo PARKEA (Erramumenetik)-AIETE-DONOSTIA (D-22) 12,- km ▲▲

Ordua: 08:50etan

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 12,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Easo plazan elkartu ondoren, Morlans auzotik zehar Aieteko parkera igoko gara . Zeharkatu eta jarraian ikastetxe alemanaren aurretik pasa eta Miramon Parkeko sarreran, Erramunene dioen bidexkatik aurrera egingo dugu. Beheraka egin, zubitxo bat gurutzatu eta berriro gora igoko gara. Pista bidetik jarraituz, gora eta behera batzuen ondoren, ( deposito edo biltegiz beteta dago) elektrizitate dorre baten paretik goraka egin eta bide asfaltatura helduko gara. Ikusi lantegia eta EITB pasa ondoren, altzairuzko zubia igaro eta Culinarytik pasatuko gara. Beheraxeago eskubitara doan bidetik segi eta urmaelera iritsi ondoren, goraka egin, anfiteatro aurretik igaro eta Miramongo parkera sartu garen lekura aterako gara. Ondoren, berriro Aieteko parketik jeitsiko gara Easo plazara.

URDINAK: DONOSTIA (Ezeiza)-IGELDO- METEREOLOGIKOA-IBAETA (P-22) 10,9 km ▲▲

Ordua: 08:50etan

Irteera: Ezeiza jatetxearen aurrean (Ondarretan.

Distantzia: 10,9 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Ezeiza jatetxearen aurrean (Ondarretan) elkartuko gara. Gero Erregenea auzotik Leku Ederrera egingo dugu. Handik Hotel Nicolserako bidea hartu eta ondoren Olasagasti sagardotegitik zehar, itsasoa ikusiz jarraituko dugu eta kanpinetik Perusera doan bidera iritsi arte. Han ezkerretara egin eta kanpinera helduko gara. Errepidetik, Igeldo auzora eta hango pelotalekuaren atzekaldeko bidetik (Pilotegiko bidetik )Ibaetara jaitsiko gara. ▲▲ Nahi izanez gero, behin Igeldoko kanpinera iristean, eskubirantz hartu eta jarraian Murgileko aldapan behera Igarako kanpinera jeitsi gaitezke eta ondoren Ibaeta auzora segi, ibilbidea bertan bukatzeko.

GOMENDIOAK OROKORRAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

EZINBESTEKO betebeharrak izango dira ondorengoak:

1.- Ibiltari bakoitzak bere maskara (mascarilla) eraman beharko du.

2.- Ibilaldian zehar maskara erabili beharko da, eta bi metroko aldea gorde gure artean.

3.- Ibiltariok nork bere hamaiketakoa eraman behar dugu.

4-Baldin eta 10 lagun bahino gehiago bagara talde batean, hau banatua izango da.

Legea betetzea beharturik gaude, eta ezarritako arauak bete ditzagun era zorrotzean jokatuko dugu.

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información