BILLABONA-ZIZURKIL-ADUNA- ANDOAIN ( denok batera)

2019-07-12 08:25

BILLABONA-ZIZURKIL-ADUNA- ANDOAIN (T-01)  10,4- km   ▲▲

 
DENOK BATERA 
Eguna: 2019ko uztailaren 12an

Ordua: 08:25ean

 
Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).

 
Distantzia: 10,4 km
 
Zailtasuna:  ▲▲

 
AZALPENA 

Norteko geltokian elkartu eta Billabonara iritsiko gara. Handik, Zizurkilera igo lehenbizi  eta ondoren Abeletxe aldera egingo dugu. Bertara gerturatu ondoren, buelta hartu eta goitik behera eginez, baserri baten parean, ezkerretara dagoen bidetik,  beherantz jarraituko dugu. Izarraitz izeneko etxe inguruan, berriz ere ezkerreko bidetik segi eta errekatxoaren gaineko zubitxotik goraka Adunara igoko gara, jarraian Andoainera iristeko.

(Bide hau laburtzeko aldaera txiki bat ere egin daiteke. Zizurkilen eskubitaranta hartu eta “Baserriaren argia” dioen bidetik segi, izen horretako Gorritiren eskultura ondotik jarrraitu eta ondorengo baserrien ondoan dagoen Adunara igotzeko bidexka hartuta.)

  
GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información