DONOSTIA (Easo)-ETXADI-BERA BERA-AÑORGA-ANGEL DE LA GUARDA-IBAETA (denok batera)

2019-07-19 08:50

DONOSTIA (Easo)-ETXADI-BERA BERA-AÑORGA-ANGEL DE LA GUARDA-IBAETA  (P-27)  11,- km   ▲

 
DENOK BATERA
 
Eguna: 2019ko uztailaren 19an 
Ordua: 08:50ean 
Irteera: Easoko plazan 
Distantzia: 11,- km
 
Zailtasuna:   ▲
 
AZALPENA 

Easoko plazan elkartu eta bialetik Etxadi auzora igo ondoren, Bera Berakora zuzenduko gara. Auzo horretan joan etorri bat egin eta gero, Añorgara doan bidegorria hartuko dugu eta bertara iritsi. Han, beheko bidegorria bukatzen denean goikora pasatuko gara eta berehala eskubitara doan bidetik jarraituko dugu. Aldapa piko bat igo eta Pakondone deitzen del etxaldetik gora egingo dugu Lukainkategi dioen bidegurutzera arte. Eskubiko bidetik aurrera segi eta horrela Aingeru Zaintzailearen ermitara helduko gara lehenbizi eta ondoren Ibaetara.

 
GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 
 
 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información