IRUN-XANTALEN BASELIZA-HIRUGURUTZETA-OLA SAGARDOTEGIA-FIKOBA (TALDE GUZTIAK BATERA)

2018-07-20 08:35

IRUN-XANTALEN BASELIZA-HIRUGURUTZETA-OLA SAGARDOTEGIA-FIKOBA (B-12)  10,4 km   ▲▲

 
TALDE GUZTIAK batera 

Eguna: 2018ko uztailaren 20an

Ordua: 08:35ean

Irteera: Easoko tren geltokian (TOPO).
 
Distantzia: 10,4 km
 
Zailtasuna: Aldapadun bidea      ▲▲

AZALPENA

 

Topoa hartuko dugu Irunera iristeko. Han, udaletxe alderantz joango gara lehenbizi eta Xantalen ermitara ondoren. Jarraian, gorantzako bideari ekingo diogu Aiako Harrien ingurua aurrez aurre dugularik. Bidean ezker eta eskubi zigi-zaga ibili ondoren, Irugurutzeta mehategi zaharretako labeetara jeitsiko gara. Gero, Ola sagardotegitik igaro eta bidegorriari jarraituz,Irungo auzo batzuk zeharkatu eta azkenik Ficobara helduko gara.

 
GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.


 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información