Bidezidor kiroleko irtenaldia. ZURI eta GORRIAK ---- BERDE eta URDINAK

2021-11-19 08:00

BERDE eta URDINAK

BILLABONA-ASTEASU-LARRAUL- ASTEASU-BILLABONA (T-14) 12,5 km ▲▲

Eguna: 2021eko azaroaren 19an

Ordua: 07:55ean

Irteera: Norteko tren geltokian (RENFE).

Distantzia: 12,5- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Trenez joango gara Billabonara. Erreka ondotik doan bidegorritik aurrera eginez iritsiko gara Asteasu herriko enparantzara. Han, ondoko kalea hartu, eta seinale txuri eta horiei jarraituz urrutiratuko gara erdigunetik eta bide horretatik jarraituko dugu bidegutze batekin topo egiten dugun arte. Seinaleei erreparatuz, Txuringadi ipintzen duenera egingo dugu,errotaren aurretik pasa, pista hartu eta marka txuri eta berdeei segika Larraul herrixkara helduko gara. Jarraian, azkena igo dugun aldapan behera egin berriro, eta Asteasu dioten seinaleei segituz itzuliko gara Asteasura berriro. Gero, joaneko bidegorritik zehar ibiliz, Billabonan bukatuko dugu gure txangoa.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

ZURI eta GORRIAK

ORIO-SAN PEDRO (barrio)-AIA-ORIO (K-06) 13,9 km ▲▲

Eguna: 2021eko uazaroaren 19an

Ordua: 08:10etan

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 13,9 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA 

Amarako Easo geltokian elkartu eta Oriora joango gara. Han S.Pedro edo Andatza auzora hartu eta bertatik aurreraxeago eskubitara dagoen pista bidea hartuko dugu eta berriro errepidera atera eta gero, Goikoetxe baserri ondoko bidexkatik zehar Aiara iritsiko gara.

Ondoren Arruti bidea deritzonetik Errota jatetxera jeitsi eta Olaskoegia auzotik berriz ere Oriora egingo dugu.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, edaria eta zerbait jateko ekartzea komenigarria litzateke, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

EZINBESTEKO betebeharrak izango dira ondorengoak:

1.- Ibiltari bakoitzak bere maskara (mascarilla) eraman beharko du. 

2.- Ibilaldian zehar maskara erabili beharko da, eta bi metroko aldea gorde gure artean. 

Legea betetzea beharturik gaude, eta ezarritako arauak bete ditzagun era zorrotzean jokatuko dugu.
 
 
 
 

 

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información