Bidezidor kiroleko irtenaldia. URDINAK. BERDEAK. GORRIAK.ZURIAK

2021-01-22 08:50

URDINAK

DONOSTIA (Easo)-RECORRIDO NO HABITUAL POR DONOSTIA (D-26) 13,- km ▲▲

Eguna: 2021eko urtarrilaren 22an

Ordua: 08:50etan

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

Distantzia: 13,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Easo plazan elkartu eta Amara kaletik zehar abiatuko dugu ibilbidea. Parketik La Cumbrera igo eta ezkerretara segi ondoren, Arbaizeneako auzotxo berrian itzuli bat egingo dugu. Jarraian Duque de Baena kaletik Miramar jauregiko loretegia zeharkatuko dugu eta Antiguako auzotik barrena, Unibertsitateko kanpusean dagoen Calos Santamaria eraikinera iritsiko gara. Bere atzekaldean dagoen mendiko pistatik igoko dugu Munitegi auzora. Bira bat bertan eman, eta Berio auzoko hasierara jeitsiko gara. Han errepidea gurutzatu eta harmaila batzuek igo ondoren,” Berioko Artea” ikusiko dugu. Gorago igo eta hango parketik igaro ondoren, Ibaeta auzora jeitsiko gara. Gero Errotaburutik zehar Zuatzuko auzo berrian joan etorri bat egin eta berriro Errotaburura itzuli eta hantxe emango diogu txangoari bukaera.

Antiguo auzoraino ere itzuli daiteke.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

BERDEAK

DONOSTIA (Anoeta)-ORIAMENDI-GALARRETA- LASARTE-DONOSTIA (D-18) 13,8 km ▲▲

Eguna: 2021eko urtarrilaren 22an

Ordua: 08:50etan

Irteera: Anoetako Topo geltoki aurrean.

Distantzia: 13,8 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Anoetako Topo geltokiren aurrean elkartuko gara. Zorroagatik barrena igoko dugu eta Oriamendi eta Galarretatik pasatu ondoren, Buenos Aires auzora iritsi, Zabaleta pelotalekuaren ondoan eskubitara hartu eta goitik behera eginez Goiegi jatetxera helduko gara eta handik Lasartera. Itzuleran, tren geltokiaren ondoko bidegorritik zehar joan eta Urbil ingurura iritsi ondoren, Errekalde eta Añorgatik barrena igaro, eta Donostiako Lorea auzora iritsiko gara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

GORRIAK

DONOSTIA (Okendo)-ULIA (Errepidera arte)-ULIA-DONOSTIA (P-01) 08,- km ▲▲

Eguna: 2021eko urtarrilaren 22an

Ordua: 08:50etan

Irteera: Okendoko kultur etxe aurrean.

Distantzia: 08,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Okendoko Kultur etxe aurrean elkartu eta Uliara igotzeko beti hartzen dugun bidea hartuko dugu.. Bide horretatik aurrera egingo da eta “Kutraia”ko iturria eta behatokia pasa eta gero, gorantz iristean, eskubira hartuko dugu eta Ulia gainera iritsiko gara. Aterpean atseden hartu eta behera abiatuko gara eta Gros auzoan bukatuko dugu txangoa.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

ZURIAK

DONOSTIA (Ibaeta)-IGARAKO KANPIÑA-IGELDO (MURGILDIK)-IBAETA (D-25) 11,- km ▲▲

Eguna: 2021eko urtarrilaren 22an

Ordua: 08:50etan

Irteera: Espiritu Santuko parrokiaren sarrerako ate aurrean.

 Distantzia: 11,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

 Espiritu Santuko parrokiaren sarrerako ate aurrean izango da ibilaldiaren abiapuntua. Handik Igarako kanpineraino jarraitu eta bertara heltzean, Murgil bidea deritzana hartuko dugu Igeldoko kanpinera iristeko.( Donostiako klasikan txirridulariek igotzen dutena). Gero Igeldo auzora heldu eta bertako Herri Eskolaren atzeko bidetik, ( Pilotegitik) ) goitik beherako aldapa pikotik, Aristieta eta beste Landetxeetatik zehar, berriro Ibaeta auzora jeitsiko gara.

GOMENDIOAK

 Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

EZINBESTEKO betebeharrak izango dira ondorengoak:

 1.- Ibiltari bakoitzak bere maskara (mascarilla) eraman beharko du.

 2.- Ibilaldian zehar maskara erabili beharko da, eta bi metroko aldea gorde gure artean.

 3.- Ibiltariok nork bere hamaiketakoa eraman behar dugu.

 4-Baldin eta 10 lagun bahino gehiago bagara talde batean, hau banatua izango da.

 Legea betetzea beharturik gaude, eta ezarritako arauak bete ditzagun era zorrotzean jokatuko dugu.
 
 
 
 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información