Bidezidor kiroleko irtenaldia. URDINAK. BERDEAK. GORRIAK.ZURIAK

2021-02-05 08:50

URDINAK

DONOSTIA (Anoeta)-LOIOLA-AMETZAGAINA- GARBERA-ALTZA-HERRERA-GROS (P-31) 10,- km ▲

Eguna: 2021eko otsailaren 05ean

Ordua: 08:50etan

Irteera: Anoetako Topo geltoki aurrean.

Distantzia: 10,- km

Zailtasuna: ▲

AZALPENA

Anoetako geltoki aurrean elkartu eta gero, Loiola auzorantz abiatuko gara. Ondoren han, egin berri den zubi berria gurutzatu eta Ubara egingo dugu. Ametzagaina parkean joan etorrian ibili, dena zeharkatu eta Intxaurrondo auzora jeitsiko gara lehenbizi eta segidan Gros auzoan bukatuko dugu ibilaldia. ( Garberatik Altzara ere egin daiteke eta gero Herrerara. Jarraian bidegorritik Grosera egiteko).

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

BERDEAK

DONOSTIA (Ezeiza)-IGELDO-Estación METEREOLOGICA-IBAETA (P-22) 10,9 km ▲▲

Eguna: 2021eko otsailaren 05ean

Ordua: 08:50etan

Irteera: Ezeiza hotelaren aurrean (Ondarretan).

Distantzia: 10,9 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Ezeiza jatetxearen aurrean (Ondarretan) elkartuko gara. Gero Erregenea auzotik Leku Ederrera egingo dugu. Handik Hotel Nicolserako bidea hartu eta ondoren Olasagasti sagardotegitik zehar, itsasoa ikusiz jarraituko dugu eta kanpinetik Perusera doan bidera iritsi arte. Han ezkerretara egin eta kanpinera helduko gara. Errepidetik, Igeldo auzora eta hango pelotalekuaren atzekaldeko bidetik (Pilotegiko bidetik )Ibaetara jaitsiko gara.

Nahi izanez gero, behin Igeldoko kanpinera iristean, eskubirantz hartu eta jarraian Murgileko aldapan behera Igarako kanpinera jeitsi gaitezke eta ondoren Ibaeta auzora segi, ibilbidea bertan bukatzeko.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

GORRIAK

DONOSTIA (Ibaeta)-AÑORGA-PAKONDOENEA- ARITZETA-BENTAZIKIN-IBAETA (D-32) 13,- km ▲▲

Eguna: 2021eko otsailaren 05ean

Ordua: 08:50etan

Irteera: Espiritu Santuko parrokiaren sarrerako ate aurrean.

Distantzia: 13,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Ibaetako Espiritu Santu elizaren sarrera nagusian elkartu eta bidegorritik Añorga auzora

joango gara. Auzoaren atzekaldeko bidegorritik jarraituko dugu aurrena eta Errekaldera segi  beharrean, Errotazar bidea jartzen duenetik jarraituko dugu Pakondoenea etxera arte. Ezkerretara egin eta Aritzetara helduko gara. Han, eskubirantz joango gara eta autopista azpitik pasatuz Bentazikinera iritsiko. Gero  goitik behera segiko dugu Ibaetara iritsi arte eta ibilaldia bukatutzat emango dugu.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 ZURIAK

DONOSTIA (Easo)-AIETE-PARQUE DE MIRAMON (por Erramunene)-AIETE-DONOSTIA (D-22) 12,- km ▲▲

 Eguna: 2021eko otsailaren 05ean

Ordua: 08:50etan

Irteera: Easoko Topo geltokiren aurrean.

 Distantzia: 12,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Easo plazan elkartu ondoren, Morlans auzotik zehar Aieteko parkera igoko gara . Zeharkatu eta jarraian ikastetxe alemanaren aurretik pasa eta Miramon Parkeko sarreran, Erramunene dioen bidexkatik aurrera egingo dugu. Beheraka egin, zubitxo bat gurutzatu eta berriro gora igoko gara. Pista bidetik jarraituz, gora eta behera batzuen ondoren, ( deposito edo biltegiz beteta dago) elektrizitate dorre baten paretik goraka egin eta bide asfaltatura helduko gara. Ikusi lantegia eta EITB pasa ondoren, altzairuzko zubia igaro eta Culinarytik pasatuko gara. Beheraxeago eskubitara doan bidetik segi eta urmaelera iritsi ondoren, goraka egin, anfiteatro aurretik igaro eta Miramongo parkera sartu garen lekura aterako gara. Ondoren, berriro Aieteko parketik jeitsiko gara Easo plazara.

GOMENDIOAK

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 

EZINBESTEKO betebeharrak izango dira ondorengoak:

1.- Ibiltari bakoitzak bere maskara (mascarilla) eraman beharko du.

2.- Ibilaldian zehar maskara erabili beharko da, eta bi metroko aldea gorde gure artean.

3.- Ibiltariok nork bere hamaiketakoa eraman behar dugu.

4-Baldin eta 10 lagun bahino gehiago bagara talde batean, hau banatua izango da.

Legea betetzea beharturik gaude, eta ezarritako arauak bete ditzagun era zorrotzean jokatuko dugu.
 
 
 
 

 

 

 


 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información