Bidezidor kiroleko irtenaldia. URDINAK. BERDEAK. GORRIAK. ZURIAK

2021-05-07 08:50

URDINAK

DONOSTIA (Okendo)-POLLOE-GARBERA- MENDITXO-ANTONDEGI-LOIOLA- DONOSTIA (D-33) 13,- km ▲▲

Eguna: 2021eko maitzaren 07an

Ordua: 08:50etan

Irteera: Okendoko kultur etxe aurrean.

Distantzia: 13,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA 

Okendoko kultur etxe aurrean elkartu eta Jai Alaira joango gara. Egiara doan aldapa igotzen hasi eta laster ezkerretara egin ondoren, harmailetatik igoko gara eta berehala Polloeko hilerrian aurkituko gara. Sartu, zeharkatu eta beste aldeko atetik atera eta gero, Intxaurrondoko errotondatik Garberara joango gara. Bideari aurrera jarraituko diogu eta Menditxo jatetxera doan bidetik jeisten hasiko gara. Goitik behera segiko dugu eta bidegurutzera heltzean Astigarragara doan bidea utzi eta eskubikotik aurrera egingo dugu baserri batera iritsi arte. Han, berriro ere eskubiko pistatik aurrena eta ezkerrekotik gero, Sagar Lore landetxera ailegatuko gara. Eskubialdetik segi eta aldapa piko bat igo eta gero, Parada baserria ikusiko dugu. Bere ondotik pasa lehen eta jarraian Antondegi baserra helduko gara. Handik, Martuteneko poligonora jeitsi eta Urumea ibaiaren ondotik eta Loiola auzotik zehar jarraituz Donostian bukatuko dugu gure ibilbidea.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 BERDEAK

IGELDO-KUKUHARRI-IGELDO  (D-14)  11,9 km  - ▲▲

Eguna: 2021ko maitzaren 07an

Ordua: 08:55ean

Irteera: Gipuzkoako plazan, 16 zenbakidun autobusa geltokian

Distantzia: 11,9 km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Igeldoko autobusa hartu eta Kanpineraino igoko dugu. Peruserako bidea hartu eta bidean ezkerrera Nikolas jatetxera egingo dugu. Han, Santiago bidean zehar, Orioko Benta ingururaino joan eta segidan Kukuharrira igoko gara. Ondoren, goitik behera egin eta berriro Orioko benta pasa eta gero, Tontor txikiko histori aurreko hilobiak ikusi ondoren, bidez-bide berriro Igeldora itzuliko gara Kanpinean autobusa hartzera.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

GORRIAK

DONOSTIA (Anoeta)-BASOZABAL-ERGOBIA- HERNANI-HOSPITALES-TOPALEKUA (D-19) 15,- km ▲▲

Eguna: 2021eko maitzaren 07an

Ordua: 08:50etan

Irteera: Anoetako Topo geltoki aurrean.

Distantzia: 15,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA 

Anoetako estadioaren aurrean egingo dugu topo. Zorroaga eta ospitaleetatik zehar Oriamendira eta handik Basozabalera adierazten duen bidegurutzera arte joango gara. Han, eskubiko bideari jarratuaz helduko gara Ergobira. Bertatik, Astigarragarako bideari heldu eta bidegorritik barrena, Martutene eta Loiola auzotik igaroaz Donostiara iritsiko gara.Ibilbide honek beste aldaera bat izan dezake. Ergobiko zubira iristean, eskubirantz egin eta bideari jarraiki Hernanira helduko gara . Hango Florida auzoaren bukaeran, eskubitara dagoen eta aldapa gora duen bidetik joango gara. Autopistako gasolindegiaren atzekaldetik pasa eta bizpahiru baserri igaro ondoren, Galarretatik ospitaletara doan errepidera aterako gara. Miramongo bidegurutzean Aieterantz egingo dugu eta ibilaldia Topalekuan bukatuko.

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

 ZURIAK

DONOSTIA (Ibaeta)-BENTAZIKIN-CASERIO TROIA-BENTAZIKIN-IBAETA (D-29) 14,- km ▲▲

 Eguna: 2021eko maitzaren 07an

Ordua: 08:50etan

Irteera: Espiritu Santuko parrokiaren sarrerako ate aurrean.

 Distantzia: 14,- km

Zailtasuna: ▲▲

AZALPENA

Donostiako Ibaeta auzoko Espiritu Santu elizaren ate nagusiaren aurrean elkartuko gara. Ibaeta auzoa zeharkatu eta Igeldoko igelaren urmael ondoko bidetik igoko dugu Benta zikin deitzen den lekuraino. Autopista azpitik pasa eta Usurbilerako bidea hartuko dugu. “ Olivi 48 “ deritzan landetxera iristean, ezkerreko bidea hartuko dugu eta bertatik jarraitu bide nagusiagora heltzen garen arte. Troya jartzen duen letrerora arte alegia. Han, berriro gorantzako bidetik joango gara, etxe bakarren ondotik. Ibarrola Txiki ipintzen duen bidetik jarraitu eta berriz ere Benta zikinera itzuliko gara. Bidegurutze horretan, beherantz doan erdiko bidetik Igarakp kanpinera iritsiko gara lehenbizi eta ondoren, eta jadanik Ibaetan, Zabaltzen eta Korreos ondotik jarraituaz Indi Col pabeloiraino. Hango biribilgunean ezkerretara igotzen hasi eta berehala eskubira eginez, jende gutxik zapaltzen duen bidexka batetik aurrera eginez Donostiako zuhaitz berezia den eta ehunka urte dituen Igarako Haritza ikusiko dugu. Atzera egin eta berehala, Ibaetan bukatuko dugu ibilbidea.. 

GOMENDIOAK 

Janzkeraren gomendioaz aparte, ibiltariok nork bere hamaiketakoa eta edaria eraman behar dugu, ibilbidean atseden laburra egingo baitugu gehienetan.

EZINBESTEKO betebeharrak izango dira ondorengoak:

1.- Ibiltari bakoitzak bere maskara (mascarilla) eraman beharko du.

2.- Ibilaldian zehar maskara erabili beharko da, eta bi metroko aldea gorde gure artean.

3.- Ibiltariok nork bere hamaiketakoa eraman behar dugu.

4-Baldin eta 6 lagun bahino gehiago bagara talde batean, hau banatua izango da. 

Legea betetzea beharturik gaude, eta ezarritako arauak bete ditzagun era zorrotzean jokatuko dugu.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información