Mugikorrarekin egindako argazkien tailerra

Mugikorrarekin egindako argazkien tailerra

Mari José Cuelik emango du mugikorrarekin egindako argazkien tailerra. Gipuzkoako Argazkilari elkarteko kide da Cueli, argazkilaritzaren zale amorratua eta esperientzia handikoa. 


Topalekun izango da jarduera, bi asteartez, urriaren 30ean eta azaroaren 6an, 16etatik 18etara. 12 kide bitarteko taldean egitea aurreikusten da.


Tailerra 2 orduko 2 saiotan egingo da. Lehenengoa teorikoa izango da, oinarrizko kontzeptuei buruzkoa, eta bigarrenean argazkiak egingo dira, eta horiek ukitzen ikasiko da.


Tailerraren prezioa: partaideko 10 euro.


Argazki tailerra jardueraren arduraduna: Juan Ignacio Aizpurua

 

Jardueren argazkiak

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información