Musika eta Kantu Tailerra

Musika eta Kantu Tailerra

Musika eta Kantu Tailerra Sara Varas profesional bikainak zuzentzen du. Ezin hobeto helarazten die bere ikasleei musikarenganako zaletasuna eta maitasuna.


Astero elkartzen da taldea, Musika Eskolan (Atotxako Plazan), astelehenetan, bi orduz. Lehenengo ordua musikaren ezagutzari eskaintzen zaio, hainbat garai eta lekuetako musikari hain zuzen ere. Bigarren orduan, berriz, praktikan jartzen da eskoletara joaten direnek osatutako Abesbatzan ikasitakoa.


Horrez gainera, Elkarteak zenbait kontzertu egiteko aukera ematen die, bat Gabonetan eta beste ikasturtearen amaieran. Hautatutako errepertorioa hainbat hizkuntzatan izaten da, gure herrialdeko zein munduko beste hainbat herrialdetako musikarekin.


Parte hartzeko gonbita egiten dizuegu, gizonezkoei batez ere, gizonezkoen ahotsak behar baititugu. Zalantzarik gabe, premia bat da, baina baita aukera bat ere.


Musika eta Kantu Tailerra jardueraren arduraduna: Itziar Olaizola

 

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información