Nor gara?

Zer da HELDUEN HITZA?

Helduen Hitza 55 urtetik gorakoentzako irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. 2003. urtean sortu zuten Matia Fundazioaren Esperientziaren Eskolako 38 lagunek. 550 lagun baino gehiago daude, gaur egun, Helduen Hitzan.

Adinekoen belaunaldi berri bat osatzen zuten gizon-emakume haiek, esperientziaren eskolako ikasturtea amaitu ondoren, BIZITZAN ZEHARREKO ETENGABEKO IKASKUNTZA prozesuan parte hartzen eta hura zabaltzen jarraitzeko premia ikusi eta sentitu zuten, zahartze prozesu hobea eta luzeagoa, aktiboagoa, osasungarriagoa, kulturala eta parte hartzailea edukitzeko eta ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak hobetzeko helburuarekin.

Adinekoen multzoak gizartean eta guk geuk sortu ditugun elkarteetan presentzia aktiboa izateko zereginean lan egin nahi dugu, eta horretan dihardugu gainera; orobat ahalegintzen gara lankidetza eragileak izaten eta gure jardunetan funtsezkoak izan behar duten balioak sustatzen eta garatzen. Azken batean, lagundu nahi dugu gizartea gizatiarragoa, bidezkoagoa eta parte hartzaileagoa izan dadin eta bazterketaren bidek egin ez dezan.

Gure antolamendua eta funtzionamendua

Honako hauek dira gure funtzionamendu organoak: Bazkideen Batzarra eta Zuzendaritza Batzordea (Batzordeko bokalak dira Lan Batzordeen koordinazioaz arduratzen direnak).

  • Bazkideen Batzarra urteko lehenengo hiruhilekoan elkartzen da Ohiko Batzarrean, Zuzendaritza Batzordeko kideen hautaketa onartzeko, eta urrian, berriz, Ohiz Kanpoko Batzarrean elkartzen da, Urteko Ekintza Plana ezagutzeko eta onartzeko.
  • Zuzendaritza Batzordea Elkartearen interesak kudeatzen eta ordezten dituen ordezkaritza organoa da. Honako hauek dira gaur egungo kideak:
    • Lehendakaria eta Hitzaldien eta Gizarte Komunikazioaren ordezkaria :José Maria Elberdin Bilbao
    • Lehendakari ordea eta  Euskararen ordezkaria: Gema Artola Olaziregi
    • Idazkaria: KArmele Legardón Tapias
    • Diruzaina: Iñaki Villagrán Teresa
    • Bokala (Bidezidor kirola eta ibilaldiak): Patxi Moneo Villalba
    • Bokala (Aisia eta kultura irteerak): Koro Garmendia Galbete
    • Bokala (Literatur Lehiaketa- Literatura Tertuliak eta narratiba tailerra): Maria Carmen Mosqueira Cousillas
    • Bokala (Askotariko jarduerak: Antzerki eta Abesbatza eta Musika tailerrak, Ostegunetako Foroa): Asun Olaskoaga Mendikute

Hainbat jardueraren inguruan elkartzen gara (ikusi bakoitzari dagokion atala). Bazkide bakoitzak horien artetik hautatzen du zeinetan parte hartu nahi eta ahal duen, kontuan hartuta programak, egutegiak…. Jarduera bakoitzak Lan Batzorde bat du prestatzeko, aurrera eramateko eta ebaluatzeko.

ELKARTEAREN ESTATUTUAK

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información